Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2023

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek gobernatzera heldu nahi dugu herri honetan benetako aldaketa soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatzeko”

PSE-EEko idazkari nagusiak Jose Ignacio Asensioren lidergoa eta kudeaketan hark erakutsitako eraginkortasuna nabarmendu ditu Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaitzaren aurkezpenean

“Kliman aldaketaren kontrako borroka pankarta bati arrimatzea edo beste bati joka ibiltzea baino zerbait gehiago da, konbikzio bat da. Horregatik gaude mugikortasun iraunkor baten alde, ekonomia zirkularraren alde, energia berriztagarrien alde”, zehaztu du.

Asensiok sozialistek, batez ere ingurumen arloan, duten egiteko modua EAJren eta EH Bilduren politikekin kontrajarri du.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante el acto de presentación del candidato socialista a Diputado General de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio | Fuente: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak gizarte aurreratu batek eskatzen dituen aldaketa sozial, ekonomiko eta kulturalak bultzatzen sozialistek betetzen duten zeregina defendatu du, eta Jose Ignacio Asensiok, ahaldun nagusirako hautagaiak, trantsizio ekologikoa eta horrekin lotutako beste gai batzuetan –adibidez, hondakinen kudeaketa, ekonomia zirkularra edo fiskalitate berdea– azken urteotan gauzatu izan duen lidergoa azpimarratu du.

“Sozialistek gobernatzeko asmoa dugu herri honetan benetako aldaketa soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatzeko. Euskadi hazkunde iraunkorraren bidean jarriko dugu”, adierazi du.

Eneko Andueza Asensiori laguntzen egon da datozen foru hauteskundeetarako hautagai gisa egindako aurkezpen ofizialean. “Por una Gipuzkoa eficaz. Gipuzkoa Eraginkorra” izango da hauteskundeen lema. Miramongo Parke Teknologian egin den ekitaldian, egungo Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatu eta Gipuzkoako Aldundiaren gobernuan PSE-EEren aldetik kargu nagusia denak kudeaketan erakutsitako dedikazioa, etorkizunarekiko ikuspegia eta eraginkortasuna azpimarratu ditu buruzagi sozialistak.

Eneko Anduezak ohartarazi du lehenengo pandemiak eta gero Ukrainako gerrak “hankaz gora” jarri dutela egungo mundua, eta ziurgabetasunez betetako “garai berri batean” gaudela. “Lidergo eta proiektu argiak behar ditugu horiei aurre egiteko”, erantsi du.

Sozialistek gobernatzeko asmoa dugu herri honetan benetako aldaketa soziala, ekonomikoa eta kulturala bultzatzeko.

Ilusioa eta kudeaketaren bermea dugu.

#Gipuzkoa, orain, @asensioji-ren eskutik jarraituko dugu gobernatzen ahaldun nagusi gisa. #PorUnaGipuzkoaEficaz pic.twitter.com/5ywigHZJg7

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 22, 2022

Ildo horretan, buruzagi sozialistak goraipatu egin du Asensiok zaborren arazoa konpontzeko eta probintzia ingurumen arloan erreferente bilakatzeko egindako kudeaketa. “Gipuzkoa da ekonomia zirkularra bultzatzeko plan bat duen lurralde bakarra, aldaketa klimatikoaren kontra borrokatzeko estrategia batekin eta iraunkortasun energetikorako beste batekin. Gatazka politikoa zegoen tokian, lanerako aukera dago orain, ezagutza jendearentzat eta hazkunde ekonomikoa. Hori da sozialisten proiektua Gipuzkoarentzat”, azpimarratu du.

Anduezak deitoratu egin du bai EAJk, bai EH Bilduk hauteskundeak “gloria zaharren partida” batean bihurtu nahi izatea, eta azken alderdi horrek gipuzkoar erakundeak gobernatzean egin zuen “desastre monumentala” gogoratu du.

“Gogoratu beharra dago non egon izan den bakoitza azken urte hauetan, zer eztabaida jarri izan duen mahai gainean gutako bakoitzak, zer bataila defendatu izan ditugun herri honetan. Horrek ematen baitu agintaritza herritarren aurrean aurkezteko orduan. Horrek ematen du sinesgarritasuna botoa eskatzerakoan. Zure auzokoen atea jotzerakoan. Eta Euskadin ondotxo dakigu nondik gatozen bakoitza. Eta Gipuzkoan, oraindik ondoxeago”, adierazi du.

Eta EAJri leporatu dio egoera hori onartu izana 2015-2019ko legegintzaldian, sozialistek proposatutako gobernu alternatibo bati uko eginez: “A zer sortu zigutena zaborrekin! Gogoratu egin behar da! Baina gogoratu egin behar da, halaber, eta ez dezagun ahaztu, hori horrela izan bazen beste batzuk laga izan ziotelako izan zela. Izan ere, beste horiek ez zuten nahi izan Gipuzkoari beste etorkizun bat emateko luzatu genien eskaintza”.

“Asensio izan zen Gipuzkoa zaborren nahaste-borrastetik atera zuena, egun ingurumen erreferente batean bilakatzeraino. Gatazka politikoa zegoen tokian, lanerako aukera dago orain, ezagutza jendearentzat eta hazkunde ekonomikoa”, azpimarratu du.

Eneko Anduezak adierazi du PSE-EErentzat klimaren aldaketaren kontrako borroka pankarta bati arrimatzea edo beste bati joka ibiltzea baino zerbait gehiago” dela, “datozen urteetan nahi dugun herriaren konbikzio bat”, alegia. “Hori dela eta, mugikortasun iraunkorraren alde, ekonomia zirkularraren alde, zero kilometroko kontsumoaren alde, kooperatiba energetikoen, berrerabilpena eta birziklatzea lehenetsiko duen hondakin-kudeaketaren politika baten alde gaude, energia berriztagarrien aldeko apustua egiten gaude”, zehaztu du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, aurrez aurre jarri ditu eredu sozialista eta “gizon beltzen eta murrizketen” eredua, eta Pedro Sanchezen Gobernutik bultzatutako neurri sozialen inpaktu positiboa jarri du adibidetzat, esaterako Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera edo garraioko abonuan jarritako deskontua. “Badago beste eredu bat kudeaketa ezaren eta kontuak administratze hutsaren aldean. Datozen hamarkadetan zer herrialde nahi dugun pentsatzen duena, hori eraikitzeko gaur bertan neurriak hartzen hasita”, adierazi du.

Gipuzkoako ahaldun nagusigai Jose Ignacio Asensiok, bere aldetik, jendaurrean hitz eman du beti gipuzkoarren ongizateari begiratuz egingo duela eta, horrenbestez, bere gobernu-ekintzaren ardatza “jendearen benetako arazoak konpontzea” izango dela, politika hurbila berreskuratuz, herritarrei entzunez eta errespetatuz, eta EAJk eta EH Bilduk duten egiteko modua, bereziki ingurumen arloan, eta sozialistek publikoa dena kudeatzen erakutsitako eraginkortasunarekin kontrajarri du.

Gaur, @Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko nire hautagaitza aurkezteko ohorea dut nire alderdikideen aurrean, @EnekoAndueza PSE-EEko idazkari nagusia ondoan dudala.
Mila esker! 🌹 🌹 🌹 pic.twitter.com/vy7vOx8NR1

— Jose Ignacio Asensio (@asensioji) October 22, 2022