Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek gehiengo sozial batentzat gobernatzen dugu, ez gehien dutenentzat, PPk egiten duen bezala”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du eskuindarren gobernu bat “desastre hutsa” izango litzatekeela herrialdearentzat U23-ren ondoren, eta programa ekonomikorik ez izatea aurpegiratu dio PPri, arlo horretan izan zuen bere azken “guruak”, Rodrigo Ratok, kartzelan amaitu zuela gogoratuz

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, harro azaldu da sozialistek herrialdearen gehiengo sozialaren beharren defentsan egindako lanaz. U23-ko hauteskundeen ondoren eskuindarren arteko gobernu bat eratzeak eskubideetan ekarriko lukeen atzeraldiaz ohartarazi du Anduezak. “Guk gehiengo sozial batentzat gobernatzen dugu, ez gehien dutenentzat. PP beti betikoen mesedetan aritzen da, ez herritarren eta gehiengo sozialaren arazoak konpontzen”, adierazi du. Eta esan du PPk ez duela proiektu ekonomikorik, bere azken “guru” ekonomiak kartzelan amaitu zuela, eta eskuinaren zalantzak eta Nadia Calviño presidenteordearen gaitasuna, alegia Pedro Sanchezen Gobernuaren ekonomia arloaren arduraduna, kontrajarri ditu.

Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak esan du Pedro Sanchezek erabaki “adimentsua” hartu izan duela eta “asmatu” egin duela U23-rako egin duen hauteskunde deialdiarekin, eta presidenteak herrialdearen “horizontea argitzeko” duen borondatea nabarmendu du. Horrez gain, herritarrek Alderdi Sozialistaren eta gobernu aurrerakoi baten eta “eskuin muturraren besoetan, norabiderik gabe eta proiekturik gabe den” PPren artean aukeratu beharra dutela ohartarazi du.

@sanchezcastejon-ek asmatu egin du hauteskundeetarako dei eginez, erabaki argitsua izan da. Herritarrek aurkeratu beharra dute Alderdi Sozialista eta gobernu aurrerakoi baten eta eskuin muturraren besoetan den PPren artean. #LaMejorEspaña pic.twitter.com/0jDUh9qF5W

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 13, 2023

Buruzagi sozialistak esan du datozen hauteskundeak garrantzitsuak direla, herritarrak aukeratu beharrean direlako zer nahi duten, jendearen bizi-kalitatea hobetzen jarraituko duen aurrerabideko eredu bat ala azken urteotan lortu izan diren aurrerapen sozial guztiak indargabetuko dituen eredu bat. “Geure esku dago urratsak emanez jarraitzea, eraikitzea eta aurrera egitea edo atzera egin eta suntsitzea. Hautaketa herritarren esku dago”, adierazi du. 

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, esan du sozialistek ez dutela gobernatzen EH Bildurekin edo ERCrekin, nahiz eta horiekin akordio batzuk lortu arlo sozialean zein ekonomikoan aurrerapenak dakartzaten gaietan, pentsioekin gertatu izan den lez, eta, bitartean, PPk Voxekin gobernatzen duela, Gaztela eta Leongo Juntan gertatu den moduan edo 135 udaletan, gutxi gorabehera, gertatuko den gisan. “Ez da gauza bera eskuina eskuin muturrarekin elkartuta diren gobernuak edo herrialde hobe bat eraikitzeko babes politikoak lortzen dituen Alderdi Sozialistaren gobernu bat izatea”, azpimarratu du.