Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek 0 kilometroko eta 1 minutuko politika egiten dugu; inor baino lehenagotik ari gara lanean lurralde honetan”

Isaac Palencia hautagaiari babesa emateko Errenterian egindako kanpaina-ekitaldian, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du bere alderdiak “jendeari entzuten dion politika” egiten duela

Hezkuntza ministro eta Espainiako Gobernuaren bozeramaileak, Pilar Alegriak, sozialistek politika egiteko duten modu “argi eta zintzoa” eskuinaren “hiperaireztapenarekin, zaratarekin eta irainekin” kontrajarri du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la ministra de Educación y Formación Profesional, Pilar Alegría, el candidato a diputado general de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, y el candidato a la Alcaldía de Rentería, Isaac Palencia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadik aurrera egin zezan Alderdi Sozialistak azken hamarkadetan egin izan duen ekarpena azpimarratu du. Alderdiak herritarrei soluzioak emateko duen errotzea defendatu du Anduezak alderdi nazionalisten proiektu baztertzaileen aurrean, gizartea zatitzea bilatzen baitute horiek. 

“Sozialistek 0 kilometroko eta 1 minutuko politika egiten dugu; inor baino lehenagotik ari gar lanean lurralde honetan. Euskadiko alderdirik zaharrena gara, norbaiti ez gustatu arren. Guk eredu sozial bat nahi dugu, plurala, askotarikoa, irekia eta kosmopolita; nazionalistek, berriz, eurentzat bakarrik izango den herri-eredu bat nahi dute”, adierazi du ekitaldi politiko horretan, Pilar Alegria Hezkuntza ministroa, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusigaia eta Isaac Palencia Errenteriako alkatetzarako hautagaia ondoan zituela.

Eneko Anduezak esan du Euskadin bi eredu kontrastatu daudela. Alde batetik, proiektu sozialista, “eskubideak eraikitzearen aldekoa”; eta, bestetik, proiektu nazionalista, “eraikuntza nazionalaren aldekoa”. “Zerbitzu publiko guztiak hobetzeko gaude gu erakunde guztietan, murriztuak izan ez daitezen, eta nazionalismoak identitate kontu batean bihurtzen du dena”, adierazi du. 

Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernuak euskal herritarrekin duen konpromisoa azpimarratu du buruzagi sozialistak. Eta Andoni Ortuzar EAJko presidente eta Kongresuko nazionalisten bozeramaileak, Aitor Estebanek,  egindako adierazpenak –“paraxutista” omen da Sanchez presidentea– kritikatu ditu. “Dirua Madriletik datorrenean ez dute inongo oztoporik jartzen”, adierazi du. 

Alderdi Sozialista 0 kilometroko eta 1 minutuko alderdi bat da.

Euskal Sozialistek kalea zapaltzen dugulako eta #Euskadi-ko alderdirik zaharrena garelako. #VotaLoQuePiensas #VotaPSOE #ErrenteriaMereceMás pic.twitter.com/MxaCprJCVy

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 17, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, esan du Errenteria “konformismoan geldorik eta paralisiak emanda” dagoela. Eta gaineratu du sozialistek bakarrik dutela, Isaac Palenciaren eskutik, udalerriaren “etorkizunerako begirada”. “Ez dago beste alternatibarik Errenterian, Alderdi Sozialista, Isaac Palenciaren eskutik, ala EH Bildu, Elkarrekin Podemosen eskutik”, adierazi du. 

“Alderdi Sozialista izango da botoetan lehen alderdia datorren M28-an, ilusioa eta hiriaren bizi-kalitatea hobetzeko bide-orri bat dugulako. Utzita dauden Errenteriako auzo guztietan jartzen dugu fokua, biziberritu eta hobetu egin behar dira horiek”, esan du.

Pilar Alegria Hezkuntza ministroak, bere aldetik, esan du sozialistek politika “argi eta zintzoa” egiten dutela, “jendearen ondoan, bereziki, inguruabarrak gogortzen direnean politika baliagarria behar dutenen ondoan” egoteko konpromisoari erantzunez. Eta deitoratu egin du beste batzuk, PPri aipu eginez, “proiektu politiko serio bat” ez izateagatik “hiperaireztapenarekin, zaratarekin eta irainekin” estali nahi izatea.

Pedro Sanchezen Gobernuko bozeramaile ere denak Senatuak onartu izan duen Etxebizitza Legea nabarmendu du, legegintzaldiko garrantzitsuenetakoa, bere iritziz, Konstituzioak jasotzen duen etxebizitzarako eskubidea, zinez, eskubide erreala izatea eta gazteenek bizitza-proiektu bati ekin ahal izatea ahalbidetzen duelako.