Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Oroimen Hegoak 2023 Sariak

Eneko Andueza: “Sozialistek ez dugu onartuko memoriarekin jolasean aritzea, ezta kontakizun interesaturik egitea ere”

“Borroka horretan irmo egotera” dei egin du PSE-EEko idazkari nagusiak Oroimen Hegoak 2023 sarien banaketan, Norvegiako Gazteria Laboristari saria eman zaiolarik

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, en la entrega de los premios Oroimen Hegoak a los miembros de las Juventudes Laboristas de Noruega | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek historiaren eta biktimen memoriaren eta gertatutakoaren egiaren gainean kontakizun interesatuak saihesteko erakutsi duten konpromisoa goratu du. Eneko Anduezak gizarteko bizikidetza eta pluraltasun politikoa defendatu ditu aniztasun politikoari eta erakunde demokratikoei erasotzen dien terrorismoarekin kontrajarriz, Norvegiako Gazteria Laboristaren (AUF) zuzendaritza batzordeko kide Fabian Wahl Sandvold eta Nimrah Ramzan izan diren ekitaldi batean. Erakunde horrek jaso izan du Euskadiko Ezkerraren Gazteak-Egazen aitortza, Utoyan, AUFen udako kanpamentu batean, izan zen tiroketaren eta Osloko atentatuaren 12 urte betetzear direnean –77 pertsona erailak izan ziren Anders Breivik ultraeskuindarrak egindako tiroen ondorioz–.

“Sozialistek ez dugu onartuko memoriarekin jolasean aritzea, ezta kontakizun interesaturik egitea ere, bakoitza komeni zaion tokian birkokatzen baita. Indarkeria eta eskubideen urraketa justifikatzen duten arrazoi politikorik sekula ez dela egon defendatuko dugu. Bizikidetzaren eta giza eskubideen aitzakiarik gabeko errespetuan oinarritutako etorkizun baten alde lan egitea dagokigu”, adierazi du Oroimen Hegoak 2023 sariak ematerakoan. Ekitaldian parte hartu dute Victor Trimiño Euskadiko Ezkerraren Gazteak-Egazen idazkari nagusiak eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak ere.

Sozialistek ez dugu onartuko memoriarekin jolasean aritzea, ezta kontakizun interesaturik egitea ere, bakoitza komeni zaion tokian birkokatzen delako. Indarkeria eta eskubideen urraketa justifikatzen duten arrazoi politikorik sekula ez dela egon defendatuko dugu. #HacemosEuskadi#OroimenHegoak pic.twitter.com/HFjsKbijBK

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 4, 2023

Buruzagi sozialistarentzat, terrorismoaren kontrako bataila “borroka etiko eta moral bat” da. “Bestelako gizarte eredu baten aldeko borroka da. Eta guk, Euskadin hori jasan izan dugunok, ondo dakigu hori. Gizarte bidezkoagoa eta askeagoa defendatzen dugu. Ezberdin pentsatzen duenarekin tolerantea izango den gizarte bat, Euskadi hobeago bat”, azpimarratu du. Utoyan erail zituzten 69 gazte sozialista eta Osloko atentatuko beste biktimak gogoratu ditu Eneko Anduezak, eta esan du haien ideiak “inoiz baino biziago eta indartsuago” jarraitzen dutela. “Ez dituzte suntsitu Norvegiako sozialistak, ETAk euskal eta espainiar sozialistak suntsitu ez zituen bezala. Aitzitik, orain bi herrialdeetan gobernatzen dugu, eta falta direnen oroimenak batu egiten gaitu eta aurrera jarraitzeko indarra ematen digu”, esan du. 

PSE-EEko idazkari nagusiak, azkenik, hezkuntzaren, memoriaren eta giza eskubideen errespetuaren inguruan lan egitearen alde azaldu da gizarte toleranteago eta indartsuagoak eraikitze aldera. “Hori da mehatxuen aurrean indartsuagoak izateko bide bakarra”, esan du.