Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistak gara berme bakarra herrialde honetan ez izateko eskuin muturraren besoetan egongo den gobernu eskuindar bat”

PSE-EEko idazkari nagusiak “eskubideak eta askatasunak saltzea eta etorkizuna hipotekatzea” leporatu dio PPri eskuin muturraren babesarekin boterea lortzearen truke

Cristina Gonzalez: “Kanpaina honetan antisanchismoa biluztuko dugu, Alderdi Popularraren eta VOXen antipolitikaren bertsioa, alegia”

Daniel Senderos: “Pertsona gehienentzat, PSOEk egin dio ekarpenik handiena berdintasunari, aurrerabideari eta justizia sozialari”

Julia Liberal: “PPVOX sinetsita daude ez dagoela genero indarkeriarik; galde diezaietela 2003tik eraildako 1.208 emakumeren familiei”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, el cabeza de lista al Congreso por la Álava, Dani Senderos, y la cabeza de lista al Senado por Álava, Julia Liberal | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistak dira aukera eraginkorrena eskuin muturraren preso den gobernu eskuindar bat ez izateko. Anduezak salatu egin du tokiko eta erkidegoetako erakundeetan boterea lortzeko PPk Voxen laguntzarekin erakutsi duen jarrera, murrizketak ezarriz herritarren askatasunentzat. 

“Sozialistak gara berme bakarra herrialde honetan ez izateko eskuin muturraren besoetan egongo den gobernu eskuindar bat. Ez dago besterik, gu ala PP Voxekin”, adierazi du. 

Gasteizko Santa Barbara plazan izan den U23rako Arabako zerrenden aurkezpen ekitaldian hartu du parte buruzagi sozialistak, Dani Senderos Arabatik Kongresurako aurkeztuko den zerrendaburu sozialistaren, Julia Liberal Arabatik Senaturako zerrendaburu sozialistaren eta Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEren idazkari nagusiaren parte-hartzearekin. Eneko Anduezak Pedro Sanchezen Gobernuak gauzatu izan dituen lorpenetako batzuk azpimarratu ditu, adibidez, pentsioen errebalorizazioa, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ezartzea, ABEEn bidez langile eta enpresak babesteko sistema, LGSren igoera edo Lan Erreformaren onarpena. 

PSE-EEren idazkari nagusiak atsekabea adierazi du popularrak Voxen eskuetan direlako, azken asteotan bi alderdien artean egindako itunek erakusten duten moduan. Itun horiekin, PPk “eskubideak eta askatasunak saldu eta etorkizuna hipotekatu du” boterearen truke. “Voxek oso ondo daki PP eta Feijoo mandatari lanetan dituela. Horiexen eskuetan jauzi daiteke herri hau, horrexegatik dugu horrenbeste jokoan”, adierazi du. 

Anduezak boto sozialistak gobernu eskuindar bat saihesteko duen baliagarritasuna azpimarratu du, “ez alde bateko, ez besteko diputatuek” (nazionalistei erreferentzia eginez) ezin dutelako geratu aukera hori. “PPk eta Voxek herrialde hau gobernatzerik ez baduzu nahi, sozialistei babesa ematea da aukera bakarra. Hemen ez dago bidezidorretarako edo erdibideko bideetarako tarterik”, esan du. 

Buruzagi sozialistak adierazi du harro dagoela bere alderdiko diputatu eta senatariek jendearen bizitzaren kalitatea hobetzeko egindako lanagatik, eta kritikak egin dizkio PPri, “programarik ez duelako, indargabetze zerrenda bat baizik”. “Ez dute proiektu politikorik, eraisteko proiektu bat dute, herrialde honetan ditugun aurrerapen sozial eta askatasun guztiak ezkutatu nahi dituztelako”, adierazi du. 

Sozialistak gara berme bakarra herrialde honetan ez izateko eskuin muturraren besoetan egongo de gobernu eskuindar bat.

PPk eskubideak eta askatatasunak saltzen ditu eta etorkizuna hipotekatzen du boterea lortzearen truke. #EuskadiHobea #LaMejorEspaña pic.twitter.com/CgL4IihrSf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 4, 2023

Neurri aurrerakoi horien adibide gisa, Eutanasiaren Legea, berdintasunezko ezkontzaren onarpena edo indarkeria matxistaren edo klimaren aldaketaren kontrako politikak aipatu ditu. Anduezak, halaber, esan du PPk ez duela nahi auzi ekonomikoez hitz egin, “osoko zuzenketa” bat egin beharko luketeelako. “Azkenean, eurak berak izango dira indargabetzeko geratuko zaien gauza bakarra”, azpimarratu du. 

Mehatxua demokraziarentzat 

Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak, Cristina Gonzalezek, bere aldetik, esan du kanpaina honetan antisanchismoa biluztuko dutela, “Alderdi Popularraren eta VOXen antipolitikaren bertsioa”, alegia. Sozialistek gehiengo soziala babesteko duten konpromisoa azaldu du Gonzalezek, Pedro Sanchezen Gobernuaren ekintzaren bidez egin izan duten bezala, hau da, “demokraziako politika ekonomiko eta sozialik onenarekin, urte askotan eskubideen alorrean izan den politikarik zabalenarekin, eta zuzeneko arretarekin, konponbideak jarriz azaltzen joan izan diren arazoei, kalteberenak bereziki gogoan izanez”, adierazi du.

Gonzalezen esanetan, eskuinak argi du, bere bide-orria “politika zikintzea eta ahalkearaztea delako progresistak desmobilizatu daitezen; lortutako aurrerapenak eta datu onak ukatzea, uzkurdura zabaltzearren; aurreikusita dituzten murrizketa ekonomikoak eta sozialak zein eskubideen arlokoak ezkutatzea, kanpainan ez dituztenak azalduko, jendea ez beldurtzearren”.

Arabako Sozialisten idazkari nagusiaren iritziz, “otsoa dator oraingo honetan”, bere haginkadekin murrizketak egiteko, bere basakeria erakusteko eta demokraziaren marjinak murrizteko. Eta pentsioak kudeatzen nor egon behar duen galdetu du, “errebalorizatzen eta ziurtatzen dituztenak, ala auzitan jarri, izoztu eta murriztu egin zituztenak”. Edo nor egon behar duen enpleguaren buruan, “finkoa eta sindikatuen eskubideekin egiten duena, ala prekarizatu eta langileen hitzarmenen negoziazioa hankaz gora jarri zuena”.

Era berean, galdetu du nork duen sinesgarritasuna soldataren igoeran, “errebalorizatzen duenak ala beti aurka denak”, eta nork babesten duen emakumeen askatasuna, “indarkeria matxistari aurre egiten dionak ala gaztigu gabe eta VOXi eskua emanda hori dagoenik ukatzen duenak”.

Eta Espainiara zer ereduk erakarriko dituen inbertsioak bota du airera, “bere herrialdez hitz onak besterik ez dituenak ala ekonomian eta enpleguan duen bilakaera bikaina ukatuz foro guztietan ospe ona galarazten dionak”.

Duintasuna, eskubideak eta askatasunak

Arabatik Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak, Daniel Senderosek, azpimarratu du PSOE dela, jende gehienarentzat, berdintasunari, aurrerabideari eta justizia sozialari ekarpen gehien egin dion alderdia. “Nahi dudana, duintasuna deitzen da, eskubideak, askatasunak, Pedro Sanchez deitzen da”.

Senderosek esan du onena nahi duela bere eta inguruko jendearen bizitzarako, baita arabar gizarteko gainerako jendearentzat ere, eta horregatik egiten duela sozialisten alde, kalitateko hezkuntza publiko bat nahi duelako, bekak izango dituena, aukera berdintasuna bermatuta egon dadin. “Berdintasun, errespetu eta askatasun osoa nahi dut emakume guztientzat, pentsiorik onenak pentsiodunentzat, kalitateko enplegu bat, autonomia eta autogobernua babestea Espainiari leiala izanez, Espainian integratuta sentituko den Katalunia bat, Europa sozialago bat, eta Nazio Batuen 2030 Agenda betetzea”. 

Eta Pedro Sanchezen Gobernuak Arabarekin zuzeneko neurrien bidez erakutsi izan duen konpromisoa azpimarratu du, esaterako Goi Nerbioiko saneamendua, Jundizko intermodalaren aldeko apustua, Garoñako zentral nuklearra itxi eta desegitea edo Forondako aireportuan jarritako 24 orduko zerbitzua edo hobekuntzak, beste askoren artean.

Senaturako hautagai denak, Julia Liberalek, esan du “PPVOX” ahaldunduta iristen dela eta mezu garbi batekin “gobernu aurrerakoi honek martxan jarri dituen neurri guztiak” indargabetzeko. Gure eskubideak “arriskuan” daudela ohartarazi du Liberalek, Valentziako eta Aragoiko inbestidura diskurtsoetan ikusi izan den bezala. “Sinetsita daude ez dagoela genero indarkeriarik. Galde diezaietela 2003tik eraildako 1.208 emakumeren familiei lakra hori dagoen ala ez”, esan du.

Eta Nazioarteko LGTBI Harrotasun Egunean ortzadar bandera kentzeko eta debekatzeko egon diren ahaleginak aipatu ditu: “Bandera horrek pertsonen anztasuna islatzen du, eta, orain arte behintzat, Alderdi Popularraren politikoak ere identifikatzen ziren horrekin”. Hori dela eta, “hipokresian” bizi direla esan du, ez dutelako inoiz babesten gero onuradun izango diren neurririk, besteak beste Dibortzioaren Legea, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren legea, Abortuaren Legea edo Mendekotasunaren Legea.

Daniel Senderosek, Arantza Niñok, Jorge Juezek eta Isabel Martinek osatzen dute Arabatik Diputatuen Kongresurako PSE-EEren hautagaitza. Senaturako, berriz, Julia Liberalek, Adolfo Landerrek eta Paula Somalok osatzen dute.