Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek 4. lineako gure proiektua lortzeko borrokatuko dugu, egingarriena eta logikoena delako eta mesede jende gehienei egiten dielako”

Lehendakaritzarako PSE-EEren hautagaiak “garraio-sare publiko irisgarri eta eraginkor” baten alde egin du Bilbon egindako ekitaldi batean, “lurraldea egituratzeko helburu behinenari erantzungo diona”

Sonia Perez Ezquerrak “joan-etorri gehien egiten dutenentzat eta errenta baxuenak dituzten pertsonentzat abantaila garrantzitsuak” izango dituen tarifa-sistema bat azpimarratu du

1. argazkia
Eneko Andueza presenta en Bilbao propuestas en materia de transportes. Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiaren hitzetan, “Euskal Sozialistek 4. linearentzako gure proiektuaren alde borrokatuko dugu, egingarriena eta logikoena delako eta mesede jende gehienei egiten dielako”. “Zeharo sinesten dugun proiektu bat da, auzotarren eskakizun historiko bat da”, esan du.

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Bilbon Sonia Perez Bizkaiko garraio esparruko foru diputatuarekin batera, Garraio arloko proposamenak azaltzeko. Euskal Sozialistek “beti garraio-sare publiko erabilerraz, eraginkor eta integral” baten alde egin izan dutela gogoratu du, “lurraldea egituratzeko helburu behinenari erantzuten diona”. Parametro horiek kontuan hartuta, “guretzat lehentasun erabateko eta lagaezinekoa da mugikortasun jasangarria indartzea”, adierazi du.

Garraio publiko eraginkor, jasangarri eta egituratzailearen alde gaude, trena izanez garraio horren ardatza.

Matiko eta Zorroza/Irauregi bitarteko –Moyua, Zabalburu, Irala eta Errekaldetik igaroz– 4. linearako gure proiektuaren alde borrokatuko dugu. #ErabakiaZureaDa… pic.twitter.com/AQoQ0i7Qty

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 10, 2024

Matiko eta Zorroza/Irauregi bitarteko –Moyua, Zabalburu, Irala eta Errekaldetik igarota Balmasedaraino helduko litzateke, Basurtutik Fevetik oinordetzan hartutako trenbideko linea erabiliz– ibilbiderako aurreikusten den 4. linearen proposamenaren gainean, esan du hori dela egokiena, “egikaritze-epeengatik, hori eraikitzea ez dagoelako Abandon etorkizunean izango den geltoki multimodalaren mende; faseka egin daiteke, eta inbertsioa hainbat alditan bana daiteke”.

“17 milioi bidaiari baino gehiagoren eskariari erantzungo liokeen linea batez ari gara, EAJren proiektuak jasotzen dituen 5en aldean. 4. lineako proiektu horrekin, bidaiari batek trena Balmasedan har dezake eta Hendaian jaitsi daiteke trena aldatu beharrik gabe. Hori bai dela herrialdea egituratzea. Hori bai dela lurralde kohesionatuagoa eta jasangarriagoa eraikitzea”, esan du.

Zorrotzan trena lurreratzearen kontua ere aipatu du buruzagi sozialistak, “beste borroka historiko bat, aspaldiko koska, Sozialistak jo eta su aritu izan garena bultzatzeko”. Bada, joan den astelehen honetan, herenegun bertan, obretarako ingurumen-inpaktuaren adierazpena argitaratu zuen BOEk”, gogoratu du.

Hauteskunde programan jasotzen diren beste proposamen batzuk ere aipatu ditu lehendakarigaiak, adibidez “Europak Frantziari AHTren trenbide-konexioa garatzeko bere konpromisoak bete ditzala galdegiteko lan egitea” edo “Karrantza eta Aranguren artean eta Miranda eta Altsasu artean tren-aldirietako linea berriak martxan jartzea”. “Oso ondo pentsatuta eta landuta dauden neurriak dira horiek guztiak, neurri eraginkorrak dira, euskal herritarrei benetan kezkatzen dieten arazoei heltzen dien programa errealista baten parte dira, izan ere”, esanez amaitu du.

Sonia Perezek, bere aldetik, sozialistek euskal erakundeetan jorratu izan dituzten egiturazko neurriak aipatu ditu, hala nola tarifa-sistema integratu eta pixkanakako bat ezartzea, “eragile ezberdinen tarifak parekatuz, tren-aldaketa egiteagatik ordaindu beharrekoa ezabatuz eta multimodalitatea txertatuz bidaiatzeko estrategietan, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen”.

“Garraio publikoari buruzko esperientzia hobetzeaz” gain “ibilgailu pribatua erabiltzeko pizgarririk ez emateak” duen garrantzia azpimarratu du. “Garraio publikoaren erabilera erakargarriagoa bilakatu nahi dugu, kalitateko garraio-eredu publiko erabilerrazeko ereduaren alde eginez, modernoagoa, seguruagoa, eta aurrerapen teknologiko nola digitalekin izango dena. Gure helburua da herritarrek sare bakar eta integratu bezala ikustea garraio publikoraaren sistema, abantaila garrantzitsuekin joan-etorri gehien egiten dutenentzat eta errenta baxuenak dituzten pertsonentzat”, zehaztu du.