Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistak indartsuago aterako gara eta erabakigarriagoak izango gara M28-ko hauteskundeen ondoren”

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, bere alderdiak proiektu “sendoa eta kontrastatua” du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Cero | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du Euskal Sozialistek eginkizun erabakigarria beteko dutela M28-ko udal eta foru hauteskundeen ondoren. Anduezak esan du Alderdi Sozialista ahots propioa duen ezkerra dela eta gizartea eraldatzeko eta herritarren ongizatea hobetzeko dagoela gobernuetan.

“Indartsuago aterako gara eta erabakigarriagoak izango gara M28-ko hauteskundeen ondoren. Euskadiren garapenari, modernitateari eta aurrerabideari egiten diogun ekarpena askoz nabariagoa izango da hauteskunde hauen ondoren. Euskadiko bazter guztietara ari gara eramaten gure mezua”, erantsi du.

Onda Cero irratiari egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuak bultzatutako Etxebizitza Lege berri baten beharra defendatu du buruzagi sozialistak. Anduezak azpimarratu du arau berriak esparru juridiko berri bat sortuko duela, “udalek edo foru aldundiek, adibidez, etxebizitza prezio eskuragarrietan erosteko aukera handiago eskainiko duten politikak aplika ditzaten”. Eta gai horretan EAJk dituen kontraesanak kritikatu ditu, gogora ekarriz nazionalistak aurka azaldu zirela sozialistek 2015ean bultzatu zuten Etxebizitza Legearen inguruan.

Sozialistak inoiz baino erabakigarriagoak izango gara, askoz indartsuago aterako gara #M28-ren ondoren
#Euskadi-ren aurrerabideari eta modernitateari egiten diogun ekarpena nabarmenagoa izango da.  #DefiendeLoQuePiensas
📻 @OndaCeroBilbao @OndaCero_es pic.twitter.com/EskTb22PY9

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 10, 2023

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuak Espainiako Gobernuari asmo birzentralizatzailea izatea leporatuz egindako adierazpenen harira, berriz, Anduezak esan du adierazpen horiek ez direla egia. Eta Pedro Sanchezek gidatzen duen Exekutiboak gai horrekin duen konpromisoa azpimarratu du, egungo legegintzaldia jarriz adibide modura, Euskadira transferitu diren eskumen kopuru handienekoa izan baita. “Birzentralizazioaren mantra diskurtso oso erabilia da dagoeneko, eta batzuen argudio falta estaltzeko bakarrik balio du”, esan du.

Espainiako Gobernuak sustatutako kogobernantzaren garrantzia azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta adibide gisara jarri du Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen artean pandemiak sortutako erronkei edo Errusiak Ukraina inbaditzeak ekarritako krisiari erantzuna emateko burutu diren konferentzia sektorialak. “Espainiako Gobernua praktikan jartzen ari da erakunde arteko elkarrizketa eta lankidetza”, azpimarratu du.