Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal Sozialistek izango dugu herri honen etorkizuneko giltza M28-aren ondoren”

PSE-EEko idazkari nagusiak sozialistek herrialdearen proiektu guztietan duten protagonismoa nabarmendu du eta auzitan jarri ditu Euskadiren eraikuntzan EAJk duen lidergoa eta EH Bilduren progresismoa
Buruzagi sozialistak Maider Etxebarria eta Cristina Gonzalez hautagaiak babestu ditu Pedro Sanchez ondoan zuela, eta hau esan du: “Edo Alderdi Sozialista, edo gainerakoak. Edo gehien dutenentzako eta nazionalistentzako herrialde bat, edo gehiengo sozialarentzako herrialde bat.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, la candidata a diputada general de Álava, Cristina González, y la candidata a la alcaldía de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

Buruzagi sozialistak salatu egin du Euskadik azken hamarkadetan ezagutu izan dituen aurrerapenak EAJ alderdiak beretzat hartu izatea bere hauteskunde diskurtsoetan, eta gogoratu du sozialistak “autogobernuaren defentsan eta bakea lortzeko ahaleginean” egon izan direla beti. Eta alderdi horri aurpegiratu dio Lan Erreformaren eta Etxebizitzaren Legearen aurka azaltzea. Era berean, auzitan jarri du EH Bilduk kudeaketarako duen gaitasuna, eta gipuzkoar erakundeetan egon zeneko garaia ekarri du gogora, hondakinen arazoa konpontzeko ezgauza izan zenean. Alderdi horren ustezko izaera aurrerakoia ere ezbaian jarri du: “Ezkerreko politiken eta subiranotasunaren artean, subiranotasuna aukeratu izan dute beti”.

“Euskal Sozialistek izango dugu herri honen etorkizuneko giltza M28-aren ondoren. Euskadira heldu izan den on guztia sozialisten eskutik etorri da, herrialde honen norabidea eta etorkizuna lideratzen ari gara. Horixe da gure bagajea, ezinbestekoak gara eta. Euskadik eta Espainiak izugarrizko zoria dute gobernu guztietan sozialistak edukitzeagatik, hasi Europatik eta udalik txikienetaraino”, esan du, hautagaiari PSE-EEk emango dion babesa bermatu ondoren. “Zurekin gaude, Euskal Sozialistak zurekin gaude azkeneraino”, esan du.

 

Euskal Sozialistek izango dugu herri honen etorkizuneko giltza #M28-ren ondoren. 

#Euskadi-ra heldu izan den on guztia sozialisten eskutik etorri da.  #VotaLoQuePiensas#VotaPSOE#VitoriaEnPositivo#VitoriaGasteiz pic.twitter.com/tfc3UNrAVe

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 15, 2023

Milatik gora jarraitzailerekin Lakua auzoan pabiloia gainezka zela, Eneko Anduezak iragarri du Euskal Sozialistak “indartsuago” aterako direla eta “sekula baino erabakigarriagoak” izango direla. Anduezak adierazi du sozialisten artean “ilusioa, poza, irribarreak eta itxaropena” nabari direla datorren M28-ren udal eta foru hauteskundeei begira. Halaber, azpimarratu du “garaipen giroa” dagoela sozialisten artean, bereziki, Gasteizen Maider Etxebarria alkatetzarako hautagai delarik, baina baita Araban ere, lurralde horretako PSE-EEren idazkari nagusi Cristina Gonzalezekin, eta hainbat euskal udalerritan.

Eneko Anduezak sozialistek egindako lana azpimarratu du Osakidetza martxan jartzen, euskal eskola publikoan, enpleguko politikez arduratzen eta Lanbideri emandako bultzadan, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta abiarazten, Metro Bilbao edo tranbiak bezalako garraio-azpiegiturak funtzionamenduan jartzen, arabar hiriburuan Salburuako eta auzo berrietarako jarritako eta dagoeneko inauguratuta diren azken adarrekin, edo Zabalganarako proiektuaren lehen lizitazioekin.

“Ez dago beste alternatibarik. Edo Alderdi Sozialista, edo gainerakoak. Edo gehien dutenentzako eta nazionalistentzako herrialde bat, edo gehiengo sozialarentzako herrialde bat. Ez dago beste alternatibarik. Sozialistak gara aukera bakarra herrialde honek aurrera egiten jarrai dezan”, adierazi du. Eta inkestez ohartarazi du, gogora ekarriz orain dela lau urte PSE-EE baztertu egin zutela Gasteizko alkatetza eskuratzeko borrokatik, baino gero 2.700 botoren aldea besterik ez zela egon EAJrekin. Orduan, inkestek sei puntu azpitik jartzen zituzten sozialistak arabar hiriburuan azken emaitza izan zenaren aldean, eta hiru puntu erdi inguru azpitik beste bi lurraldeetan.