Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Emakume hori kainak hartzen zen bitartean guk bizitza arriskatzen genuen ETAren aurrean. Ez gaitezen isildu, ez diezaiogun uko egin gure alderdiaren historiaren horren zati garrantzitsu horri”

PSE-EEko idazkari nagusiak PSOEren esku jarri du Euskal Sozialisten ibilbidea eta etsenplua eskuina U23-ko kanpaina narrasteko egiten ari den saialdien aurrean

PSE-EEren ordezkaritzaren buruan izan da Batzorde Federalean, zeinak hauteskunde orokorretarako zerrendak onartu ditu, Euskadin Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos direla buruan.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en lel Comité Federal del PSOE. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, PSOEren esku jarri du Euskal Sozialistek pertsonen askatasunekin eta eskubideekin erakutsi duten ibilbidea eta konpromisoa, eta PPri aurpegiratu dio terrorismoaren kontrako borrokaren historia hauteskunde helburuetarako manipulatu nahi izana. PSOEk Ferrazeko egoitzan egin duen Batzorde Federalean hartu du parte Eneko Anduezak, besteak beste, uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hautagaitzak onartzeko. Testuinguru horretan, euskal buruzagi sozialistak kritikatu egin du udal-kanpaina iruzur keinuekin “narrasteko” edo ETAren terrorismoa erabiltzeko saialdiak, zuzeneko akusazioak ez direnean.

“Erabil gaitzazue, erabil ezazue Euskal Sozialisten historia eta ibilbidea gertatu zena manipulatzeko saialdien aurrean. Duintasun demokratikoak irabazi zion ETAri eta, esan beharra dago, bi gobernu sozialista zirela irabazi genion. Esan beharra dago kainak hartzea askatasunarekin nahasten duen emakume horri ez digula irakasgairik emango askatasunari buruz, zeren eta hark kainak hartzen zituen bitartean guk bizitza genuelako jokoan, lagunak eta familia sakrifikatuz, gure gaztetasuna sakrifikatuz, gure lagunak kalean nola odolusten ziren ikusiz… Hori ezin dugu onartu. Isildu egiten bagara, uko egiten ariko gara gure alderdiaren zati oso garrantzitsu bati”, adierazi du Batzorde Federalaren aurrean, PPk eta Isabel Ayusok terrorismoari buruz egin duten erabilpenaren harira.

“Kanpaina komeni duen bidetik joan dadila eskatzera gatoz, hau da, herritarrei benetan axola zaiena eztabaidatzera: guztion bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten politika publikoak. Ez dugu kanpaina zerbait zakarrean bihurtzerik, lohiztatzerik, benetan interesatzen zaionari ezertan laguntzen ez dioten sesioetan arituz”, adierazi du Anduezak Batzorde Federalaren bilkurara sartu aurretik komunikabideei egindako adierazpenetan.

Batzordearen aurrean egin duen hitzaldian, Euskal Sozialistekin kontatzeko gonbita egin dio PSOEri erasoei, gezurrei eta laidoei aurre egiteko, eta hauteskunde asmoetarako terrorismoaren biktimak erabiltzeari uzteko eskatu du.

??@enekoandueza: “Emakume hori kainak hartzen zen bitartean guk bizitza jokoan genuen ETAren aurrean. Ez gaitezen isildu, ez diezaiogun uko egin gure alderdiaren historiaren horren zati garrantzitsuari.https://t.co/GTeE8Lv9DR

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 10, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistak harro egoteko moduan direla Pedro Sanchez buruan deneko Gobernu aurrerakoiak eraiki izan duen guztiagatik, eta, besteak beste, Lan Erreforma, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoera, pentsioen errebalorizazioa, Next funtsak, Etxebizitzaren legeak, Klima Aldaketaren legeak, Eutanasiarenak edo beken igoera bezalako mugarriak aipatu ditu.

Euskadiri eta M28-ko emaitzei buruz, abstentzio handia eta EAJren eta EH Bilduren arteko polarizazioa gorabehera, hautagaitza sozialistek lortu izan duten emaitza oso positiboa izan dela azpimarratu du. Emaitza horien arabera, PSE-EEk eutsi egin dio boto-portzentajeari, udal gehiago dira alkate sozialistekin eta Gasteizko alkatetzarako aukerak ditu, Maider Etxebarriaren bidez gauzatu daitekeena datorren ekainaren 17ko larunbatean, eta tradizionalki sozialistenak izan diren eremuetan areagotu egin du presentzia, adibidez Bizkaiko Ezkerraldean edo Meatzaldean.

“Oso harro gaude lortu izan ditugun emaitza bikainengatik, udalerri gehiago eta herritarren portzentaje handiago gobernatzeko aukera emango digute, eta Gasteizen garaipen-zapore berezia dugu. Gasteiztarrek emakumezko alkate bat izango dute lehen aldiz beren historian, eta sozialista izango da”, azaldu du bere adierazpenetan.

PSOEren Batzorde Federalak berretsi egin ditu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako batzorde probintzialek proposatutako zerrendak. Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango dira Kongresurako buruak eta Txema Oleaga, Izaskun Gomez eta Julia Liberal, berriz, Senaturako. 

DIPUTATUEN KONGRESUA BIZKAIA 1.- Patxi Lopez. 2.- Maria Guijarro. 3.- Pau Blasi. 4.- Eider Gardiazabal. 5.- Gabriel Blanco. 6.- Beatriz Gamiz. 7.- Zigor Marcos. 8.- Jesica Ruiz.

GIPUZKOA 1.- Rafaela Romero. 2.- Maria Luisa G. Gurrutxaga. 3.- Enrique Ramos. 4.- Maider Lainez. 5.- Jose Antonio Sanchez. 6.- Iñaki Mujica.

ARABA 1.- Daniel Senderos. 2.- Arantza Niño. 3.- Jorge Juez. 4.- Isabel Martin.

 

SENATUA BIZKAIA 1.- Txema Oleaga. 2.- Teresa Fernandez. 3.- Juan Emilio Andrades.

GIPUZKOA 1.- Izaskun Gomez. 2.- Oscar Valbuena. 3.- Ana Priede.

ARABA 1.- Julia Liberal. 2.- Adolfo Lander. 3.- Paula Somalo.