Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   “Por una Euskadi mejor. Euskadi hobea” Udal Konferentzia

Eneko Andueza: “Herri eta hiri sozialista gehiago behar ditugu Euskadi orain dela 20 urteko eztabaidetara itzul ez dadin”

“Por una Euskadi mejor. Euskadi hobea” Udal Konferentzian, PSE-EEren idazkari nagusiak esan du M28an sozialisten gorakadarentzako alternatiba “EAJren eta EH Bilduren arteko aliantza bat, Elkarrekin Podemos morroi-lanak eginez” dela

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Secretaría del Área de Política Institucional del PSE-EE, Begoña Gil, y el alcalde de Fuenlabrada, Javier Ayala | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Anduezak, PSE-EEko idazkari nagusiak, Euskadik azken urteotan bizi izan dituen eraldaketa handietan, batez ere udal eremuan, sozialistek egin izan duten ekarpena nabarmen du. Munizipalismotik herritarren kezka eta eskari nagusiei konponbideak ematen urratsak ematearen alde azaldu da Andueza, eta baztertu egin ditu independentismoa tokiko politiken aurretik jartzen duten tesi nazionalistak. 

“Sozialistek Europako eraldaketa handien bidean ari gara jartzen Euskadi. Eta, horretarako, funtsezkoa da herrialde honen buruan jarraitzea eta datozen hauteskundeetan herri eta hiri sozialista gehiago lortzea. Erronka da datozen lau urteetarako bide hori sendotzea eta Euskadi duela hogei urteko eztabaidetara ez eramatea. Alternatiba ezagutzen dugu. EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos hamaikagarren aldiz Euskal Errepublika eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen. EAJ eta Bildu elkarri zirriak egiten, eta Elkarrekin Podemos morroi-lanetan”, adierazi du.

Eneko Anduezak “kalea zapaltzera” dei egin du, erakusteko badela gobernatzeko beste era bat, “jendeari belarriarekin entzunez”. “Hor ikusten da gure sinadura, hor ikusten da sozialisten marka dagoela udal kudeaketan. Hiria pentsatzeko, dituen arazoak hautemateko beste era bat, konponbideak jarri eta etorkizuna diseinatzeko gai dena”, zehaztu du. 

Herri eta hiri sozialista gehiago behar ditugu #Euskadi orain dela 20 urteko eztabaidetara itzul ez dadin.

EAJk eta EH Bildu elkarri zirriak egiten ari dira, Elkarrekin Podemos morroi-lanetan dela, berriz ere erabakitzeko eskubideaz hitz egiteko.

#M28-an, gu gara alternatiba.  #PorUnaEuskadiMejor

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 1, 2023

Buruzagi sozialistak, halaber, ohartarazi du datorren M28ko hauteskundeetan “eskuina bere estrategia osoa Vox-ekin aliantza egitera” ari dela zuzentzen, “hauteskunde orokorretarako lehen saiakera” gisa. Eta ohartarazi du herrietan jai daukatela sareetako jazarpen-kanpainek, baita fake news-ek ere, “gezurra esaten baduzu, harrapatzen zaituztelako”. “Bada gainditu ezingo duten udal langa bat”, esan du. 

“Tokiko politika da botikarik onena populismoarentzat, eta tokiko hauteskunde hauek izan behar dira lehen langa eskuinak eta eskuin muturrak herrialde honetako agintea hartzeko duten saialdiarentzat. Sozialistak indarturik aterako gara hauteskunde hauetan, urte amaieran Espainian ere irabaziko ditugun hauteskundeen lehen saio erabakigarria izango dira”, adierazi du. 

PSE-EEko idazkari nagusiaren iritziz, klimatikoa eta demografikoa edo berreskurapenerako funtsetako inbertsioa bezalako erronka handiak tokiko politikaz haragoko kontuak dira. Anduezak politika eraginkor horren adibidetzat jarri ditu sozialistek Gasteizen, Donostian edo Portugaleten bultzatu dituzten enplegu-planak, Bilbon mugikortasun jasangarriak izan duen garapena, Zumarragan eta Lasarte-Orian sortu diren komunitate energetikoak edo Andoainen familia, eskola eta komunitate eremuan haurtzaroa babesteko politikek lortu dituzten aurrerapenak. 

Fuenlabradako alkate Javier Ayalak, bere aldetik, esan du “okerren pasatzen duten pertsonei laguntzeko apustu” egin behar dugula gobernuetatik. “Horretarako sortu zen Alderdi Sozialista. Praktikan jarri behar dugu hori”, adierazi du. Fuenlabradako agintariak, halaber, balioa eman dio sozialistek herritarrentzat funtsezkoak diren hiru faktoretan egindako lanari, hots, agenda sozialean, hiri ereduan eta kudeaketa ekonomikoan.