partekatu
Eneko Andueza: “Langile klasearen kezkei erantzunak ematen lanean jarraituko duen Gobernu sozialista bat behar dugu”
Sozialistek PPren eta Voxen aliantzaren aurrean bizikidetzaren eta kalitate demokratikoaren alde jarraituko dutela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Lasarte-Orian
Rafaela Romero: “Indarrak alferrik sakabanatzea saihestu behar dugu. Abstentzioa ez da aukera bat, botoa ematera joan beharra dago hauteskunde hauetan, berebiziko garrantzia dute Espainia demokratikoa salbatzeko”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du U23ko hauteskundeen ondoren Gobernu sozialista bat dela langile klasearen interesak aldezteko aukera bakarra. Anduezaren aburuz, bide-orri sozialistak bizikidetzaren eta kalitate demokratikoaren alde egiten du, eskuinak sustatu nahi dituen indargabetzeen aurrean.
“Langile klasearen kezkei erantzunak ematen lanean jarraituko duen Gobernu sozialista bat behar dugu. Lana ez dago bukatuta, hazkunde ekonomikoa sendotzen jarraitu behar dugu, justizia soziala areagotu behar dugu eta oinarrizko zerbitzu publikoak hobetu behar ditugu, Osasungintza eta Hezkuntza, esaterako”, adierazi du.
Lasarte-Oriako Herriko Etxean egindako ekitaldi batean, Anduezak balioa eman dio Espainiako Gobernuak pandemiaren erruz edo Errusiak Ukrainia inbaditzearen ondorioz bizitzaren kostuak izandako igoeraren ondorioz koiuntura zail batean zabaldutako gizarte ezkutuari. “Zorigaiztoen aurrean Gobernua erantzukizunak bere gain hartzeko gai zela eta, gainera, herritar guztientzat gobernatu behar zuela erakusteko unea zen. Eta, erakutsi, erakutsi genuen gero!”, aldarrikatu du.
Buruzagi sozialistarentzat, Pedro Sanchezek “urguiluz jantzi dezake espainiar guztien presidente trajea”. “Jakin genuen hor egoten benetan behar gintuztenean. Besteek ezin dute gauza bera esan”, adierazi du Raxoiren Gobernuak aurreko krisiari emandako erantzunari aipu eginez. “Banka salbatzera joan ziren korrika, ahaztu egin zuten Espainiako herritarrak zirela benetan laguntza behar zutenak”, adierazi du.
PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, adierazi du “sintomatikoa” dela PPren eta Voxen arteko gobernu berriek Berdintasunaren eta Ingurumenaren bezalako sailekin akabatu izana. “Euren benetako odol erreakzionarioa atera zaie. Genero indarkeriaren eta klimaren aldaketaren negazionistak dira, gure Konstituzioan jasota diren eskubide eta askatasunenak”, esan du. “Negazionismo horren aurrean, guk positibismoa kontrajartzen dugu”, azpimarratu du.
Langile klasearen kezkei erantzunak ematen lanean jarraituko duen Gobernu sozialista bat behar dugu.
Lana ez dago bukatuta, eta hazkunde ekonomikoa sendotzen jarraituko dugu #U23ren ondoren.#Adelante #EspañaAvanza #VotaPSOE pic.twitter.com/Lsl6whOzfp
— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 14, 2023
Bukatzeko, Eneko Anduezak esan du sozialistek eskubide eta askatasunetan urratsak emateko lanean jarraituko dutela. Eta berdintasuna, trantsizio ekologikoa edo hazkunde ekonomikoa bezalako gaietako proposamen batzuk aipatu ditu, esaterako, genero indarkeriaren kontrako Estatuko Ituna berritzea, uraren pribatizazioa debekatzeko lege bat sortzea edo oinarrizko zerbitzu publikoak indartzea, Osasungintza eta Hezkuntza, kasu. “Horiek dira gure konpromisoak, egon ziur beteko ditugula, eta ez dugula inor atzean utziko”, nabarmendu du.
Gipuzkoatik Diputatuen Kongresurako den zerrendaburuak, Rafaela Romerok, bere aldetik, esan du sinetsirik dagoela “datozen hauteskundeetan gehiengo progresista bat egongo denaz, Pedro Sanchez buru duena, eta herrialdea eraldatzen jarraituko duela, jendearen bizitza zaintzen, babesten eta hobetzen segitzeko”. Eta U23an eskuinari eta eskuin muturrari irabaztea beharrezkoa ikusten duten pertsona guztiei botoa Alderdi Sozialistari ematera egin die dei.
“Guztiok joan behar gara botoa ematera. Indarrak alferrik sakabanatzea saihestu behar dugu. Abstentzioa ez da aukera bat, botoa ematera joan beharra dago hauteskunde hauetan, berebiziko garrantzia dute Espainia demokratikoa salbatzeko PPk eta Voxek bizitza murrizteko eta duela mende bateko Espainiara itzularazteko duten mehatxuaren aurrean. Aurrerabidearekin, askatasunekin eta bere eskubideekin engaiatuta dagoen jende guztiak eman behar du botoa U23an, ezarri nahi dizkiguten murrizketetatik eta atzerakadatik salbatzen lagunduz”, esan du.
Agustin Valdivia alkateak “lotsagarria eta ez-duina” dela iritzi dio erretiroko adina 72 urtera arte luzatzeko proposamenari, eta esan du botoa Alderdi Sozialistari ematea dela adinekoen bizi kalitatea kaltetzeko hori bezalako saialdien aurka egiteko modurik onena, besteak beste, pentsioen itsulapikoa eta pentsioak errebalorizatzeko eskubidea berreskuratu dituelako.