Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: "Herrialdearentzat aldaketa-politika horri jarraipena emateko gehiengo bat behar dugu. Eskuinaren eta eskubideen artean erabaki beharra dago"

PSE-EEko idazkari nagusiak, gipuzkoar karguekin hauteskundeak prestatzeko egindako bileran: "Hauteskundeetara joateko une ona da eskuinaren eta eskuin muturraren mehatxuaren aurrean"

"Herri hau ezin da egon funts putreen, espekulatzaileen, jabe handien alde egitea nahiago dutenek gobernatuta", ohartarazi du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por Azahara Domínguez, Susana García Chueca, José Ignacio Asensio, Rafaela Romero, Ane Oyarbide y Denis Itxaso, antes de la reunión preparatoria de las elecciones generales con cargos guipuzcoanos | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, A29-ko hauteskundeen ondoren Diputatuen Kongresuan gehiengo aurrerakoi bat lortu eta gauzatzeak duen garrantzia azpimarratu du, herritarren ongizatea hobetzen jarraitzeari begira. ?Herrialdearentzat aldaketa-politika horri jarraipena emateko gehiengo bat behar dugu?, esan du. 

Hauteskunde orokorrak prestatzeko Donostian gipuzkoar karguekin egindako bileran, Euskadin eta Espainian Alderdi Sozialistak emaitza onak lortuko dituenaren konfiantza agertu du Anduezak, eta ?hauteskundeetara joateko une ona? dela esan du, ?Diputatuen Kongresuan etxebizitza-dekretuekin gertatu izan dena jasan ezin duen gehiengo sozial bat? dagoelako. ?Eskuinaren eta eskubideen artean erabaki beharra dago?, esan du. 

Buruzagi sozialistaren arabera, PSE-EEk ?oso-osorik hartzen du parte proiektu kolektibo horretan?, Pedro Sanchez presidentea buru dela Espainian Gobernu berri batera eraman behar duena. ?Geure berezitasunetik, geure autogobernutik eta Euskadiren aurrerabidea Espainiaren eta Europaren aurrerabideari estuki lotuta dagoenaren uste sendotik egiten dugu?, azaldu du. 

Eta iragan 2023ko bozetan euskal sozialismoari garaipena ekarri zion espirituak gaur egun ere horretan dirauela gogoratu du. ?Jakin izan genuen konektatzen aurrerapenak, egonkortasuna eta bizikidetza nahi zuen gehiengo sozial horrekin?, adierazi du. ?Eta hori berriro egiteko prest gaude. Geure ideiekin, gure gobernu-esperientziarekin eta pertsonak beti ekintza politikoaren erdigunean jartzen dituen proiektu batekin?, esan du.

Garai ona da hau hautsontzietara joateko. Euskal Sozialistak sinetsita gaude Diputatuen Kongresuan etxebizitza-dekretuekin gertatu izan dena jasan ezin duen gehiengo sozial bat dagoela. Gehiengo bat behar dugu horregatik hurrengo Kongresuan, @sanchezcastejon-en Gobernuari bide emango diona aldaketetarako, herrialdea eraldatzeko, gizarte-ezkutua eta aurrerabidea eta demokrazia defendatzeko nazioartean presentzia militantea izateko politikarekin. #A29-an erabaki beharra dago: eskuinak ala eskubideak.

? Eneko Andueza (@enekoandueza) October 10, 2026

Eneko Anduezak, bestalde, herritarrentzat gai sentikorrenetako batean bihurtu den gaiari heldu dio, hots, etxebizitzaren kontuari. ?Baldin bada erakundeek herritarrekin duten konpromisoa agerian jartzen duen esparrurik, etxebizitzarena da hori?, esan du. ?Sozialistok uste dugu etxebizitza eskubide bat dela. Horregatik ari gara defendatzen pertsona kalteberak eta alokairuan bizi diren familien egonkortasuna?, nabarmendu du. 

?Politika horren buruan Denis Itxaso izatearen zortea dugu Euskadin. Etxebizitza, Lurzoru eta Hirigintzako Premiazko Neurrien Legea bultzatu zuen geldirik zeuden etxebizitza-sustapenak hauspotzeko. Eta, orain, Etxebizitzarako Funts Soziala martxan jartzea gidatuko du, bi legegintzalditan 2.000 milioi euro mobilizatu eta 10.000 etxebizitza babesturen sustapena azkartzeko?, azaldu du. 

Hori dela-eta, PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du boterea ezin dela egon ?funts putreen, espekulatzaileen eta jabe handien alde egitea nahiago duten eskuetan?. ?Erabaki garrantzitsu batean aurrean gaude. Erabakimenez, umiltasunez eta anbiziorik handienaz egingo dugu lan, Espainiak gehiengo aurrerakoi bat behar duelako eta Euskadik aurrera egingo duen Espainia bat behar duelako?, adierazi du. 

Bileran izan dira Jose Ignacio Asensio lurralde horretako PSE-EEko idazkari nagusia, Rafaela Romero Kongresuko gipuzkoar diputatua, Denis Itxaso eta Susana Garcia Chueca sailburuak, Azahara Dominguez eta Goizane Alvarez foru diputatuak edo Ane Oyarbide Donostiako udal-bozeramailea, beste kargu sozialista batzuen artean.