Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ez itzazue botoak alferrik galdu behar den ehunekoa lortuko ez dutenekin edo zer egingo duten ez dakigunekin”

PSE-EEko idazkari nagusiak esan du nola izango den, bada, berdina pentsioen balioa handitzen duen alderdi bat eta %0,25 bat igotzen duen beste bat

Patxi Lopez: “Feijook hitz egiten duen baino gezur gehiago esaten du. Gezurra esan digu datu ekonomikoekin, inflazioarekin edo pentsioekin. “Gezurretan horrela dabilen batek goberna al dezake herri hau?”

Teresa Ribera: “Feijoori Raxoiren aurpegia ari zaio jartzen, Garoñako zentral nuklearra berriro ireki nahi izan zuenean bezala”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la vicepresidenta tercera del Gobierno, Teresa Ribera, el cabeza de lista al Congreso por Bizkaia, Patxi López, y otros cargos socialistas, junto a la escultura de Ramón Rubial | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du batzuk nola litezkeen ibili datorren igandean botoa Alderdi Sozialistari edo PPri ematea berdin dela esaten, eta botoa PSOEn inguruan batzeko deia egin du, haren esanetan alderdi hori delako gehien behar dutenak babestuko dituen bakarra, legegintzaldi honetan zehar gehiengo sozial batekin egin izan duen bezala.

“Botoa ematera erantzukizunez joan behar da, Alderdi Sozialista da eskuina eta eskuin muturra geraraz ditzaken alderdi bakarra. Ez itzazue botoak alferrik galdu behar den ehunekoa lortuko ez dutenekin edo zer egingo duten ez dakigunekin”, esan du. Eta PPko hautagaiaren “tiradizoaz” txantxa egin ondoren, Espainiako etorkizunerako proposamen politikoen artean dauden aldeak azpimarratu ditu.

“Nola izango dira, bada, gauza bera pentsioen balioa %8,5 eta kotizazio gabeko pentsioak %15 igotzen dituen Gobernu bat eta inguruabarrik okerrenetan %0,25 besterik igotzen ez dituen beste bat? Nola izango dira, bada, gauza bera langileak egoerarik makurrenetan egotea nahi duen Gobernu bat eta eskubideen arloan Europan liderra den beste bat, aniztasunarekiko tolerantziarik ez duen bat eta adierazpenerako askatasuna atsegin duen beste bat? Nola izango dira berdina jendea ezkutuan musukatzera behartu nahi duen bat eta bakoitzak nahi duen bezala maitatzeko eskubidea errespetatzen duen bat?”, galdetu du.

Eta PSOEren eta PPren proposamenak kontrajartzen jarraitu du, esanez badakigula eskuinak gizarte babesgabe bat nahi duela, Gobernu sozialistak herrialde osoa babestu izan duen bitartean. “Ez da gauza bera ospitale batera kreditu-txartel batekin edo osasun-txartel batekin joatea. Ez dira gauza bera eskuinaren eta eskuin muturraren gobernu bat eta Alderdi Sozialistaren bat”, esan du.

Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Bilbon Teresa Ribera Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroarekin eta Bizkaitik Diputatuen Kongresurako zerrendaburu den Patxi Lopezekin batera. “Egon al daiteke Madrilen ahots hobeagorik Diputatuen Kongresuan PSOEko bozeramaile den lehendakari bat baino?”, galdetu du euskal buruzagi sozialistak.

Alderdi Sozialista da Euskadin eskuina eta eskuin muturra geraraz ditzaken alderdi bakarra.

Botoak ez dira alferrik galdu behar beren bospasei eserlekurekin horiek geratu ezingo dituztenetan.#Adelante #VotaPSOE #EspanaAvanza pic.twitter.com/Fe10yB9akS

— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 19, 2023

“Herritarrak babestuko dituen Gobernu bat nahi dut nik, ez zuri-beltzeko Espainiara itzularaziko gaituen bat, nahikoa izan genuen-eta 40 urtetan”, esan du, alfergura ematen dietenei edo botoa ematera joateak “ezertarako ez duela balio” uste dutenei dei eginez. “Igandean jokoan zer dagoen gogoeta egitera gonbidatzen ditut”, adierazi du.

“Biren kontua”

Patxi Lopezek, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak, esan du datorren U23a “biren kontua” dela. “Pedro Sanchez buru izango duen gobernu aurrerakoi bat edo eskuin muturraren aliantza besterik ezin du atera hautsontzietatik”, adierazi du. Lopezek ohartarazi du oraingo honetan boto-txartel bat bakarrik dagoela “zuzenean” gobernu aurrerakoi bat bermatuko duena. “Boto-paper sozialistak ez dira bidean galduko, ez dira bitartekarien artean desagertuko. “Batzuk esaten ari dira inbestiduran igo egingo dutela euren botoaren prezioa, hori botoarekin salerosian aritzea da. Guk sekula ez diogu emango botorik PPren gobernu bati, beste batzuk ezin dute hori bera esan”, adierazi du.

Lopez lehendakariak adibide modura jarri du Ribera ministroak politikan egin izan duen lan joria Espainia “munduko erreferentzia” bihurtzeko trantsizio ekologikoarekin eta klimaren aldaketaren kontrako borrokarekin zerikusia duen guztian. “Besteek ukatu egiten dute, baina eguneroko errealitatea da”, esan du.

Ohartarazi du “eskuin muturraren aliantzaren” alternatiba Alderdi Sozialista dela. “Hilabete besterik ez dugu behar izan zer esan nahi duten ikusteko. Zentsura itzuli da, liburuak eta, are, antzerkiko obrak debekatu dituzte jada”, adierazi du. “Espainia beltzaren okerrena itzuli da”, azpimarratu du.

“Feijook hitz egiten baino gezur gehiago esaten du. Gezurra esan digu datu ekonomikoekin, inflazioarekin edo pentsioekin. Gezurretan horrela dabilen batek goberna al dezake herrialde hau? Erantzuna ezezkoa da. Ez dakigu inoiz egiarik esango digun. Orain ziurtasunak behar dira, eta Pedro Sanchezek eta bere gobernuak ematen dizkigu horiek”, azpimarratu du.

Kongresuko bozeramaile sozialistak goretsi egin du Pedro Sanchezen Gobernuak arlo ekonomikoan izan duen arrakasta. Eta Espainia dela gaur egun gehien hazten ari den ekonomia eta Europan inflazioa %2tik behera lehenik jaitsi izan duen herrialdea jarri ditu adibidetzat. Horrekin batera, esan du Espainiako Gobernuak gizarte osoaren artean banatu izan duela hazkundea, gizarte-kohesioa sustatuz, pentsioak eta LGSa igo edo garraioak hobaritu izan dituelako. “Herrialde hobeagoa eta duinagoa egin dugu, urratsak emanez berdintasunean eta aukeretan”, adierazi du.

Loreontziak eta klimaren aldaketa

Teresa Ribera presidenteordeak, bere aldetik, esan du Feijoo ikaratu egiten dela “telebista aurrean zer egin behar duen azaltzen bere lagunekin eta bere bazkideekin kontuak eginez eta kazetariekin, emakumeekin eta kulturarekin”, eta “Raxoiren aurpegia” jartzen ari zaiola gaineratu du, gogora ekarriz presidente ohiak Garoñako zentral nuklearra berriz ireki nahi izan zuela, baina jabeak konturatu zirenean zer inbertsio egin beharko zuten atzera egin zutela.

Eta PPk Europako Parlamentuan eskuin muturrarekin batera Natura Lehengoratzeko Legearen kontra nola bozkatu duen ekarri du gogora, esanez loreontzi bat ez dela klimaren aldaketaren kontrako arma.

Riberak botoa erantzukizunez eta zorroztasunez ematera egin du dei, jakitun izanez klimaren aldaketa kontu erreala dela eta “Doñana lehortzen ari dela”. Eta gaineratu du PPko hautagaiari “Aznarren aurpegia” jartzen zaiola 98koa bezalako Etxebizitza Lege bat iragartzen duenean, “espekulazioa eta suntsiketa” besterik ekarri ez zuena.