Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ez gara jaitsiko Gobernu akordioaren bide-orritik, euskal herritarrei benetan axola zaien hori lantzeko aukera ematen digulako”

Euskadiri eskumenak eskualdatzea ezin dela izan “gobernuen arteko pultsu bat, elkarrizketako eta akordio bilaketaren prozesu bat baizik” esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Forum Europan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la Secretaria de Organización del PSOE, Rebeca Torró, en la entrada del Fórum Europa-Tribuna Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Gobernu akordioa betetzen jarraitzearen garrantzia goratu du euskal gizartearentzako egonkortasun eta aurrerabidearen berme modura. Anduezak esan du sozialistak alderdi fidagarria direla eta hitzartutako horri leial izaten jarraituko dutela. “Ez gara jaitsiko Gobernu akordioaren bide-orritik, euskal herritarrei benetan axola zaien hori lantzeko aukera ematen digulako”, adierazi du. 

Bilbon egin den Forum Europa - Tribuna Euskadin, PSE-EEk erakundeei ematen dien egonkortasuna nabarmendu du Anduezak, Euskadik “denboran luzatzen diren adostasunak eskatzen dituelako”. “Herrialdearentzat zerbait ona denean, ez dugu zertan aldatu”, errepikatu du. Eta poza adierazi du “jendeak ikusten duelako alderdi proaktiboa garela Euskadi hobeago, modernoago eta lehiakorrago bat eraikitzen”. 

Eskumenak Euskadiri eskualdatzearen gainean galdetu zaionean, buruzagi sozialistak esan du prozesu horren egokitasuna ezin dela ikusi “erlojupeko lasterketa” baten modura. “Ezin da bihurtu gobernuen arteko pultsu batean, elkarrizketa eta akordioak bilatzeko prozesu bat izan behar du”, adierazi du. Eta Alderdi Sozialistatik “Gernikako Estatutua osorik betetzeko konpromiso eztabaidaezina” dagoela azpimarratu du. 

“Esan dezaket, inoiz alderdiren bat egon bada une oro Estatutu honen alde, hori Alderdi Sozialista izan dela. Egon ginen haren idazketan, egon ginen haren onarpenean, haren defentsan egon izan gara, sekula ez dugu hiltzat jo eta azkeneraino defendatuko dugu”, azpimarratu du. 

Asko eta etengabe hitz egiten da kontu horretaz, eta beti gauza bera esaten dut galdetzen didatenean:

Ez gara jaitsiko Gobernu akordioaren bide-orritik, euskal herritarrei benetan axola zaien hori lantzeko aukera ematen digulako.#EuskadiAquiyAhora pic.twitter.com/JtbtFwdXKJ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 25, 2025

PSE-EEko idazkari nagusiak, era berean, esan du Gernikako Estatutuaren edozer berritze “erabateko legaltasunaren barruan” egongo dela. “Gu ez gara sartuko inolako motako abenturetan. Azken 46 urteotan aurrerapen garrantzitsuak eman dira eskubide sozialetan, gaur ezagutzen dugun Euskadiri bide eman diotenak. Eta ulertzen dugu hori guztia Estatutu berritu baten jaso beharra dagoela, ez dezaten izan inolako arriskurik”, adierazi du. 

Eneko Andueza Rebeca Torro PSOEko Antolaketa idazkariak aurkeztu izan du foroan, eta aukeraz baliatu da azken hauteskunde zikloan euskal sozialismoak gora egiteko izan duen gaitasuna azpimarratzeko. Hala ere, gogoratu du sozialisten helburua “herrialde hau lideratzera heldu arte hazten jarraitzea” dela. “Euskal herritarrek oso ondo identifikatzen dituzte Eusko Jaurlaritzatik garatzen ditugun politika aurrerakoiak. Eta igotzen jarraituko dugunaren arrasto bat da niretzat”, adierazi du.  

“Hori da gure eredua, euskal herritarren arazoak konpontzeko egunez egun lan egitea. Egonkortasunaren, aurrerabidearen eta beste alderdi batzuekin egindako zeharkako akordioen uztarketa edo batuketa hobezin horrek nik euskal politikaren ardatza deritzodanaren horretan kokatzen gaitu. Horixe da zentraltasuna”, azaldu du.