Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ez du zentzurik Martxoaren 3agatik Alderdi Sozialistaren Gobernu bati eskatzea erantzukizuna, gertakizun haien biktima izan ginenean”

PSE-EEko idazkari nagusiak ETAk egindako argitu gabeko krimenak konpontzearen aurrean ezker abertzaleak duen hipokrisia eta jarrera “zeharo lasaia” kritikatu ditu Euskadi Irratian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en "Boulevard" de Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du ez dutela funtsik Gasteizko martxoaren 3ko sarraskiagatik Pedro Sanchez buru den Espainiako Gobernuari barkamena eskatzeko nahiek. “Ez du zentzurik martxoaren 3agatik Alderdi Sozialistaren Gobernu bati eskatzea erantzukizuna, gertakizun haien biktima izan ginenean”, adierazi du. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak azaldu du gertakari latz hartan nola ziren “Espainiako bazter guztietatik etorritako hainbat eta hainbat langile, lan-eskubideak aldarrikatuz, baina, oroz gain, askatasunean biziko den Espainia demokratiko bat bultzatuz.

Eusko Legebiltzarrean horren harira iragan astean onartutako testuari buruz, buruzagi sozialistak esan du aitortu izan zela “frankismo berantiarreko Estatu haren rola eta Arias Navarro presidente zeneko Gobernuak inolako erreparorik gabe zuen erantzukizuna”. Eta efemerideari “inolako zentzurik gabeko berniz nazionalista bat erantsi nahi” izan diotenak kritikatu ditu.

“Guztiok dakigu historiaren une bakoitzean egon izan garela, PSE-EE beti egon da bakearen, askatasunaren, giza eskubideen eta herrialde honen sendotze eta aurrerapen demokratikoaren alde. Bestek nahi duten guztia bereganatu nahiko dute, baina badakigu, orobat, non zeuden haiek eta non ginen gu herri honetako historiako beste une batzuetan”, adierazi du.

Eneko Anduezaren esanetan, O-23ari buruzko agirien duela gutxiko desklasifikazioak “bide oso interesgarria” zabaldu du beste fitxategi batzuentzat, Martxoaren 3ko gertakariekin lotutakoak, kasu. “Datorren urteak aproposak izan daitezkeela uste dut hori gerta dadin, denbora joan ahala gizartea ere helduago delako eta zauri batzuk sendatu izan dituelako”, esan du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, ordea, ezker abertzalearen jarrera kritikatu du, jarrera “zeharo lasaia” dutela iritzita oraindik argitu gabe dauden ETAko krimenak konpontzeko orduan. “Barregura ematen dit batzuek Martxoaren 3ko, O-23ko edo Mikel Zabaltzaren kasuko agiriak desklasifikatzeko duten gogoa, neuk ere partekatzen dudana, baina ez ordea beste horiek argitzen laguntzeko”, adierazi du.

Ez du zentzurik Martxoaren 3agatik Alderdi Sozialistaren gobernu bati erantzukizunak eskatzea gertakizun haien biktima izan ginenean.

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 2, 2026

“Nik biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa nahi dut, baina ez era lerratu batean. Ni ez naiz aldi partzialaren aldarrikatzailea. Ni aldi osoaren aldarrikatzailea naiz, eta egia, justizia eta erreparazioa eskatzen ditut beren senideen hiltzaileak nortzuk izan ziren jakiteko eskubide osoa duten familia horientzat ere. Ezker abertzaleko arduradunen batek kemen gehixeago izan behar luke, oraindik argitzeko dauden hilketa horiei buruz informazioa emanez”, esan du.

Anduezak, bestalde, esan du Nuñez Feijook emerituari buruz egin izan dituen adierazpenek agerian uzten dutela ez duela “hanka sartzen ez duen egun bakar bat ere”. “Hanka-sartzeren errekor guztiak zeharo hausteko bidean dela uste dut. Tentsioa sortzen ari da, gainera, Errege Etxearekin, eta PP barruan ez dute, antza, hori oso ondo hartzen”, adierazi du.