Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “PPri eta Voxi aurre egingo diegu behar den toki orotan LGTBI eskubideak defendatzeko”

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, oso harro azaldu da Alderdi Sozialistak LGTBI eskubideen aldeko borrokan burututako eginkizunagatik. “Zeharo harro, sozialista gisa, gure erakundea giltzarri izateaz egunero gizarte irekiago, pluralago eta berdinzaleago bat eraikitzeko”, adierazi du Bilboko kaleetan beste militante eta jarraitzaile sozialista batzuekin batera, tartean Ernesto Gasco PSE-EEko LGTBI idazkaria zela, egin izan den manifestazioan.

“Kalera atera gara eta erakundeetan ari gara lanean jendearen bizitza aldatzeko, eta PPri eta Voxi aurre egingo diegu behar den toki orotan LGTBI eskubideak defendatzeko”, esan du errebindikazioak protagonismoa izan duen jardunaldi batean, baina askatasun sexualaren kontra PPren eta Voxen arteko aliantzaren mehatxua alde batera utzi gabe. “Fronte guztietan saiatuko gara, hauteskunde-frontean barne, baita U23an ere, pertsona guztien babesa bilatuz euren eskubideak bermaturik egon daitezen”, adierazi du PSE-EEko buruak.