partekatu
Eneko Andueza: “Tarifen integrazioa lortu eta intermodalitatea bultzatu nahi dugu, euskal herritarrek garraio publikoa sarri erabil dezaten”
Mugikortasuna trantsizio energetikoarekin lerratuta egon behar duela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak foru, erkidego eta nazio mailako ordezkari sozialistekin egin duen jardunaldi batean
Azahara Dominguez: “Mugi txartel sozial bat da bere letra guztiekin, gizarte bazterkeriaren kontra borrokatzeko tresna bat”
Iñaki Arriola: “Zifra errekorrak lortu ditugu, baina asko dugu oraindik hobetzeko; hobariak eman behar dira erabileragatik, familien egoeragatik, kolektibo jakin batzuei”
Jose Antonio Santano: “Mugikortasuna eskubide bat da eta aukera berdintasuna sustatzen du; Espainiako legeak halaxe aitortuko du”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek Euskadi garraio sistema jasangarriagoa eta eraginkorragoa izan dadin egin duten apustua azpimarratu du. Anduezaren iritziz, arlo horretan ematen diren urratsak trantsizio energetikoaren eta digitalaren eskutik joan behar dira. “Horretarako, beharrezko neurri guztiak sustatzen jarraituko dugu PSE-EEtik. Tarifen integrazioa lortu nahi dugu; euskal herritarrek garraio publikoa sarri erabili dezaten nahi dugu; intermodalitatea egitate bat izatea eta garraiobide ezberdinen arteko aldaketak doakoak izatea nahi dugu. Helburua argi dago: garraio-sistema jasangarriago, eraginkorrago eta erabilgarriago bat lortzea euskaldunentzat”, adierazi du.
Euskal Sozialistek antolatutako “Mugikortasun jasangarriagoa gizarte-kohesio handiago baterako” jardunaldian hartu du parte Eneko Anduezak, eta jasangarritasunari lotuta egongo den mugikortasuna jorratzeko premia eta horrek pertsonen kalitatea eta garapena bermatzeko duen inpaktua aztertu du. Buruzagi sozialistaren esanetan, gidoi aldaketa baten beharra dago euskal gizarteak mugikortasunerako duen ohituretan, autoak utzi diezaion protagonista izateari, hori delako garraiobiderik kutsagarriena eta ez-eraginkorrena. “Konpromiso pertsonaletik jardun behar dugu, premiatasunez, inolako zalantzarik gabe; baina konpromiso hori politikatik lagunduta etorri behar du, hori bultzatzen duten neurriekin”, azaldu du.
“Auto partikularrak ahalegin ekonomiko handia eskatzen du, eta ez dago pertsona eta familia askoren eskura. Gainera, kutsagarria da. Garraio publiko kolektiboak, aldiz, guztiok berdintzen gaitu. Edozein tokitara eraginkortasunez eta askoz gutxiago kutsatuz lekualdatzeko aukera jartzen digu eskura”, adierazi du.
Lehendakaritzarako hautagai denak mugikortasun jasangarria ardatz duten politika horiekin sozialistek erakusten duten konpromisoaren adibide gisa jarri ditu Pedro Sanchez buru duen Espainiako Gobernuak garraioan bultzatutako deskontuak, Euskadira ere heldu direnak arlo horretan Eusko Jaurlaritzan, Espainiako Gobernuan eta aldundietan eta udaletan eskumenak dituzten sailen ahalegin eta koordinazioari esker, horietako asko sozialistek zuzentzen dituztelarik.
??? Sozialistak #Euskadi-rentzako garraio-sistema jasangarriago, eraginkorrago eta erabilgarriago baten alde ari gara.
Tarifen integrazioa lortu eta intermodalitatea bultzatu nahi dugu, euskal herritarrek garraio publikoa sarri erabil dezaten. #AldatuGidoia ❤️✊? pic.twitter.com/A5p1r6mfBd
— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 10, 2024
PSE-EEko idazkari nagusiak gogoratu du laguntza horiek “igoera handia” ekarri dutela erabiltzaile kopuruan, eta baita garraio kolektibo publikoaren aldeko lan pedagogiko bat ere. “Garraio publikoaren sistema zabal bat izateari esker, kalitate handiko eskaintza bat eskaini ahal izan dugu. Eta herritarrek hori aintzat hartzen dute”, adierazi du.
Anduezak, era berean, azaroan onartu zen Mugikortasun Jasangarriaren Legeak duen garrantzia azpimarratu du. Bere esanetan, arauak “era egokian” erantzuten dio pertsonen eta salgaien garraio beharrei eta ingurumen eta gizarte inpaktua murrizten laguntzen du. “Legeak ez ezer uzten aidean. Euskadiko egungo egoeraren diagnostiko bat egiten du, lortu beharreko helburuak finkatzen ditu. Eta, hori guztia, Administrazio guztiak engaiatuz eta beharrezko finantzaketa kontuan edukiz egiten du”, esan du.
Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak ere lege hori goratu du. Esan du lege horren helburuak klimaren aldaketaren kontrako borrokarekin lerraturik daude eta, horren haritik, erakunde arteko koordinazioa funtsezkoa dela nabarmendu du, maila guztietakoa.
“Errekorrak lortzen ari gara Euskadiko garraio publikoko bidaiari kopuruan. 2019a mugarria izan zen, pandemia etorri zen gero eta beheraldia gertatu zen. 2023an, ordean, sekulako igoera izan da. Euskotrenen 47,6 milioi bidaiari erregistratu dira, 2022an baino %26 gehiago eta 2019ko errekor urtea baino %21,9 gehiago. Ondo goaz, baino askoz hobeto egon behar gara deskontuak bezalako neurriekin, baina erabiltzea bultzatuz, behar duten pertsonentzat eta kolektibo jakin batzuentzat”, adierazi du.
Jose Antonio Santanok, Estatuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren idazkariak, mugikortasuna eskubide sozial batean bihurtu behar dela esan du, herritarra jarriz politika publikoen erdigunean. ”Eta horixe da Gobernu Sozialista hau ari dena egiten. Espainian onartuko den Mugikortasun Jasangarrirako Legea funtsezko zutabea izango da laneko aukera-berdintasunerako eta aisialdirako. Funtsezko zerbait balitz bezala defendatu beharra dagoen eskubide bat da, funtsezko elementua da pertsonen ongizatean, euren bizi-kalitatea zehazten dute eta aukera-berdintasuna bultzatzen du. Hori dela eta, botere publikoek mugikortasuna eskubide bat baten gisara zaindu behar dute, eta hori egiten du lege horrek ere”.
Azahara Dominguez Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketaren diputatuaren iritziz, Mugi txartela “txartel sozial bat da bere letra guztiekin, gizarteko bazterkeriaren kontra borrokatzeko tresna bat”, eta Lurraldebuseko erabiltzaileen zifra onak aipatu ditu. “%20 hazi da erabiltzaileen kopuruari dagokionez, eta orekaturik hazi da, gainera, eskualde eta emakida guztietan eman da igoera hori. Eta ez naiz ausartegia esaten badut hori ez dela kasualitatearen emaitza, sozialistak buru garela egin izan dugun urte askotako lan arretatsuaren ondorio baita”.
Dominguezek azpimarratu du Espainiako Gobernuak 2022an garraio publikoan hobariak emateko ildo horri eutsi behar zaiola, “onespen oso garrantzitsua izan delako milaka gipuzkoarrek euren ibilgailu pribatuak aparkatuta utzi eta lekualdatzeko garraio publikoa erabiltzea aukeratzeko”, adierazi du.