Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Osakidetza hobetzea benetan bada lehentasuna, jar ditzagun hori lortzeko bitarteko eta ahalegin guztiak”

PSE-EEko idazkari nagusia Lakuabizkarran Etengabeko Arreta Gune (EAG) berri bat eta arabar hiriburuaren hegoaldearentzat osasun zentro bat sortzearen alde azaldu da Gasteizen egindako ekitaldi politiko batean

Aroa Jiletek nahasmendu autistentzako edo elikadura-jokabideen nahasmendurako unitate espezializatu batzuk sortzea eta herritarren osasun mentala bermatzeko ekimenak iragarri ditu

1. argazkia
Eneko Andueza presenta en Vitoria-Gasteiz iniciativas en materia de Sanidad. Foto: Socialistas Vascos

 “Osakidetza hobetzea lehentasun bat bada, Euskal Sozialistentzat den bezala, hori lortzeko bitarteko eta ahalegin guztiak jarri behar ditugu”, esan du PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak. “Hala egin genuen iraganean, eta hala egingo dugu berriz ere, horixe da herri bezala dugun erronka nagusia, Osakidetzaren prestigioa berreskuratzea bezain gauza garrantzitsu bat bere hauteskunde programako hiru foliorekin berreskuratu nahi duten beste alderdi batzuen aldean, EAJk kasu”, adierazi du.

Eneko Anduezak Osasunari buruzko ekitaldi publiko batean hartu du parte Gasteizen Aroa Jilete Arabako hautagaiarekin batera, eta sozialistentzat Osasungintzak duen garrantzia nabarmendu du: “gure hauteskunde programaren kapitulurik luzeena eskaintzen diogu”. “Euskal Sozialistentzat uko egin ezinekoa da gure osasun-sistema doakoa, kalitatekoa eta Euskadin bizi diren pertsona guztientzako eskubide berdinekoa izaten jarraitzea, osasun-zentro eta -zerbitzuen titulartasun publikoari eutsiko dion sistema bat, eskuinaren zein eskuin muturraren saiakera pribatizatzaileak gorabehera”, adierazi du.

Osakidetza hobetzea benetan bada lehentasuna, jar ditzagun hori lortzeko bitarteko eta ahalegin guztiak.

Egitasmo serio, erreal, eraginkor eta egingarri bat dugu, eta gure osasun-sistemaren arazo errealentzako soluzio posibleak planteatzen ditu. #ErabakiaZureaDa #EmanBotoaPSEri pic.twitter.com/Sb9JNgGHyM

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 5, 2024

Hala, esan du Osakidetzaren “normaltasun asistentziala berreskuratzea” izango dela legegintzaldi honetarako helburu nagusienetako bat. “Ez da arrazoizkoa pandemiaren kolpea jaso eta handik lau urtera normaltasun asistentziala berreskuratu gabe egotea, intzidentzia ia desagertu denean. Ulertzen dut herritarren haserrea”, adierazi du. “Horregatik, ahaleginak bikoiztuko ditugu berriro, plantillari beste 2.000 profesional gehitzeko, aurrez aurreko arreta berreskuratzeko, zerbitzuak berrezartzeko eta itxaron zerrendak murrizteko”, zehaztu du.

Lehendakaritzarako hautagai dena Euskadin Osasungintza “sakon berrikustearen” alde azaldu da, eta, besteak beste, “osasun mentalean estrategia zehaztu bat” jorratzearen beharra aipatu du. Horrez gainera, martxan jartzeko neurri sorta bat iragarri du, pediatriako arreta hobetzea, aho eta hortzetako  osasun-programak 18 urteraino luzatzea eta betaurrekoen, lentillen eta audifonoen prestazioa.

Eta esan du ez dela “kasualitatea” gaur Gasteizeraino etorri izana kanpainaren lehen ekitaldi hau egitera, eta osasun esparruan arabar lurraldeak bizi dituen defizitak aipatu ditu. Horren aurrean, esan du “kudeaketan premiazko aldaketak” egin beharra dagoela itxaron zerrendak desblokeatzeko eta denborak murrizteko. “Horretarako, funtsezkoa da Arabako ESIa indartzea kirurgietan, kanpoko kontsultetan eta froga osagarrietan asistentzia-kudeaketaren benetako ardatza izan dadin. Eta hori sistema osoaren berrantolaketa batez, Arabako Unibertsitate Ospitalearen erreformarekin eta Santiagoko Ospitalearen inplementazioarekin batera etorri behar du”, zehaztu du.

Gasteizerako egindako proposamen nagusien artean, “Lakuabizkarrako Osasun Zentro berri bat martxan jartzea eta Etengabeko Arreta Gune berri bat sortzea, Olagibelen egun dagoena osatuko duena eta goizez, arratsaldez zein gauaz asistentzia-estaldura emateko behar den giza-zuzkidura zein zuzkidura materiala izango duena” aipatu ditu. “Eta Lehen Mailako Arreta indartzeko, berriz, premiazkotasunez izapidetuko dugu Gasteizko Hegoaldean Osasun Zentro berri baten eraikuntza, bai Goikolarra auzokoei, bai Kristobal Deunaren eta Adurtzako bizilagunen behar berriei erantzuna emateko”, gaineratu du.

Aroa Jiletek, bere aldetik, Alderdi Sozialistak osasun mentalaren gainean duen kezka nabarmendu du, gure gizartearen osasun-arazo nagusienetakoa baita, haren iritziz. “Osasun mentalik gabe ez dago osasunik, eta sozialistak kezkaturik gaude Euskadin sei gaztetatik batek antsietatea edo depresioa duelako, kezka eragiten digu gazteen hein batek suizidioan pentsatzea irtenbide bezala, euskal gazte askok oztopoak topatzea terapia jasotzeko orduan. Eta asko kezkatzen gaitu osasun mentala oraindik tabu bat izateak eta alderdi askoren agendan oraindik ez agertzeak”. “Hori konpontzeko, Euskal Sozialistek Arabako Osasun Mentaleko Sarea eta arreta espezializatuko unitate eta zerbitzuak jartzeko konpromisoa hartu dugu. Jokabide autistaren nahasmenduentzako asistentzia integral bat emateko unitate espezializatuak ere sortuko ditugu, eta Elikadura Jokabidearen Nahasmendurako Unitate bat inplementatuko dugu”, adierazi du.