• BERRIA
Berriak
partekatu
Eneko Andueza: “Lan erreformaren alde, euskal herritarren mesederako neurri guztiei botoa eman izan dugun alderdi bakarra gara”
PSE-EEko idazkari nagusiak Pedro Sanchez Gobernuko presidentearekin batera ekitaldi politiko batean hartu du parte, Donostiako Kursaala gainezka zela, eta U23a “altxamendu demokratiko” batean bihurtzera egin du dei
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, euskal herritar guztien interesak defendatzeko sozialistek erakutsitako jarrera eta erabakimena goratu ditu. Politika aurrerakoietan aurrera egiteko eta eskuina boterera heltzea eragozteko datorren U23ko botoak duen indarraren garrantzia nabarmendu du Anduezak. “Lan erreformaren alde, euskal herritarren mesederako neurri guztiei botoa eman izan dugun alderdi bakarra gara. Euskadi hobekien defendatzen duen alderdia gara, Euskadi axola zaigulako. Ahots gora eta argi eta garbi esan dezakegu hori. Beste batzuk ezin dute gauza bera esan”, adierazi du.
Eneko Anduezak PSE-EEren kanpainaren mitin nagusian hartu du parte Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidentearekin batera, eta esan du eskuinak ezin duela jasan Espainiari ondo joatea Gobernu sozialista batekin. Eta atsekabeturik azaldu da horregatik “ezin dutelako disimulatu barruan daramaten txarkeria guztia”. “Ezin dute jasan Gobernu onestu bat dugunik, gehiengo sozialari etorkizun hobe bat eskaintzen diona, gehien dutenak beretik jarrita”, esan du, eta Feijoo “oindun gezut bat” dela esan du, gezurrez betetako diskurtso bat erabiltzeagatik.
Kursaal aretoa leporaino beteta zela eta mila jarraitzaileren aurrean –ehunka pertsona barrura sartu ezinda geratu dira–, Pedro Sanchezen Gobernuak herrialdearen gehiengo soziala babesteko zabaldutako ezkutu sozialaren garrantzia azpimarratu du buruzagi sozialistak, euskal herritarrak ere horren onuradun izan direlarik. “Galdetu, bestela, pentsiodunei, euren pentsioak errebalorizatuta ikusi dituztenean, galdetu langile gazteei, LGS igo zaielako, edo enpresei, ABEEi esker pandemian aurrera irtetea lortu ahal izan dutelako”, nabarmendu du.
PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, datorren igandean hautetsontzietara joateko deia luzatu du, botoaren bidez “altxamendu demokratiko” bat gauzatzeko. “Herrialde honek gezurrik esaten ez duen Gobernu zintzo bat merezi du. Eskuinari galga jartzeko eta gure eskubide eta askatasunak defendatzeko gai izango den bat”, adierazi du.
#U23-ko igandean, botoa eman beharra dago, denok botoa ematera!
Herrialde honen etorkizuna konkistatuko duen altxamendu bat lideratuko dugu gure botoarekin.
Herrialde honek @sanchezcastejon bezalako presidente bat merezi du.
#Adelante #EspañaAvanza #VotaPSOE pic.twitter.com/OAONtxkJ6i
— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 18, 2023
Rafaela Romerok, Gipuzkoatik Kongresurako aurkeztuko den zerrendaburuak, esan du Espainiak, Euskadik eta Gipuzkoak Pedro Sanchez bezalako “presidente irmo eta sendo bat” behar dutela askatasunez betetako herrialde bat hobeto eraikitzen jarraitzeko. “Datorren uztailaren 23an Alderdi Sozialistari eman behar diogu botoa Espainia eraldatzeko ekindako zeregin potoloarekin jarrai dezan, Espainia bere jendearen, lurren eta emozio eta borroka partekatuen isla izan dadin”, esan du.
Romeroren iritziz, “arrisku demokratiko handiko” kanpaina ari da izaten, Feijooren gezurren erruz. Eta “lotsagarriak eta onartezinak” iruditu zaizkio buruzagi popularrak hauteskunde prozesuari buruz zabaldu dituen zalantzak. “Ezin dugu baliozkotu gezurretan diharduen eta Espainiari buruz susmoa zabaltzen dabilen hautagai bat, eta ez du kasualitatez egiten, kausalitatez baizik”, esan du.
Hautagai sozialistak botoa “era masiboan” ematera eta “zutik jartzera” egin du dei, eskuinak “isilik nahi gaituelako”. “Eman diezaiogun botoa PSOEri eta Pedro Sanchezi bizitza, askatasuna eta demokrazia ospatzeko. Ez da axolagabetasunari edo beldurrari toki egiteko garaia”, erantsi du.
AKTUALITATEA
• BERRIA
El PSE-EE apuesta en el Parlamento Vasco por seguir mejorando los canales de información de la RGI para facilitar el acceso a la prestación a colectivos vulnerables
• BERRIA
Eneko Andueza: “En todos los espacios donde esté el PSE-EE, estará el compromiso con el feminismo”
• BERRIA
Eneko Andueza: “La mejor manera de hacer país es demostrar la utilidad de la política, mejorando la vida de la ciudadanía, como hacemos los y las socialistas”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Ahora es el momento de tener altura de miras, hacer una oposición responsable, y mejorar la vida de la ciudadanía vasca”
• BERRIA