Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Kudeaketaren bermea gara, gehiengo sozial batentzat gobernatzen dugulako, ez gutxi batzuentzat bakarrik”

PSE-EEko idazkari nagusiak Michel Montes alkateak Iruña Okan eta Cristina Gonzalezek Arabako Foru Aldundian egin izan duten lana azpimarratu du
Anduezaren iritziz, jendeak “menu luzeak, askotarikoak eta hamaika zaporekoak” nahi ditu, nazionalistek bilatzen duten eta inkesta batzuk iragartzen duten polarizazioari aipu eginez.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con la candidata a diputada general de Álava, Cristina González, y el alcalde de Iruña de Oca y candidato a la reelección, Michel Montes | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek herritarren bizi-kalitatea hobetzeko gobernu ezberdinetan egin izan duten ekarpena eta lana azpimarratu ditu. Pandemia bezalako une bereziki zailetan edo inflazioaren gorakadarekin edo Errusiak Ukraina inbaditu ondoren sortutako egoera korapilatsuan herritarrei erantzunak emateko duten gaitasun hori azpimarratu du Anduezak.

“Kudeaketaren bermea gara, gehiengo sozial batentzat gobernatzen dugulako, ez gutxi batzuentzat bakarrik. Jendeak une zailetan zailtasunik ez dezan igaro neurriak jartzen ditugu guk. Gure politikek zeharkakotasuna dute, koherentzia, eta leialtasun instituzionalean eta kogobernantzan oinarritzen dira”, azaldu du. Politika sozialistek herritarrengan izan duten inpaktuaren adibide gisara jarri du Anduezak Pedro Sanchez buru duen Gobernuak onartutako Lan Erreforma. “Eskubideen aurretik aberria jartzen duten horien kontrako botoarekin egin genuen. Gu bagage oso argiarekin eta kudeaketa miresgarriarekin aurkezten gara hauteskunde hauetara”, esan du. 

Eneko Anduezak mitin batean hartu du parte Iruña Okan Cristina Fernandez Arabako ahaldun nagusigaiarekin eta Michel Montes alkate eta berriz ere hautatua izateko alkategaiarekin batera, eta ohartarazi du zenbaitzuk “bi tonu berdeko herrialde bat marraztu nahian” dabiltzala. EAJri eta EH Bilduri eta argitaratu berriak diren inkestei buruz esan ditu hitzok, eta gaineratu du: “sozialistek orain dela lau urte baino emaitza hobeagoak lortuko ditugu”. “Ezinbestekoak izango gara pertsonek nahi duten herria eraikitzeko, horregatik gaude horien zerbitzura”, adierazi du. 

Kudeaketaren bermea gara, gehiengo sozial batentzat gobernatzen dugulako, ez gutxi batzuentzat bakarrik.

Gure politikek zeharkakotasuna dute, koherentzia, eta leialtasun instituzionalean eta kogobernantzan oinarritzen dira. #VotaLoQuePiensas #VotaPSOE #IruñaDeOca pic.twitter.com/6Dy96bK3ox

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 19, 2023

“Zenbaitzuk biren arteko herrialde bat nahi dute, baina herri hau plurala eta anitza da zentzu askotan, baita gastronomian ere. Jendeak ez du nahi plater bakarreko eguneko menurik. Jendeak menu luzeak nahi ditu, askotarikoak eta hamaika zaporekoak”, esan du.

Agintari sozialistak “legegintzaldi korapilatsu batean” Iruña Okako Udalaren buruan egin izan duen lan ona azpimarratu du Eneko Anduezak. Horren iritziz, “akordioen bidez” atera izan dira aurrera, eta “unerik makurrenetan ere premian ziren pertsonen ondoan egon da”. Eta adinekoei eta ikasleei eskaini izan dien arreta ekarri du gogora, pandemia garaian erosketak etxeetara eramatea edo ekipo informatikoak eskaintzea bezalako ekimenekin. “Sozialistentzat ez dago udalerri txikirik. Herritarrak berdintasunez ikusten ditugu. Lurralde bat ez da hiriburua bakarrik, lurralde bat bere herriek egiten dute”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak goraipatu egin du Michel Montes alkateak –“alkate zintzo eta langilea”, haren hitzetan– sektore ekonomiko guztiei eskaini izan dien arreta eta udalerrian enplegurako sortu izan diren aukerak, bai industria arloan, bai turismoan, eta Santa Katalina Lorategiaren garapenean Arabako Aldundiak eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak gauzatutako esku-hartzea azpimarratu du, Iruña Okako turismo baliabide nagusienean, alegia. 

Horrez gain, Cristina Gonzalezek Enplegu, Merkataritza eta Turismoko diputatu gisa egindako lana goretsi du: “Gure hautagaiak lurraldeko udalerri guztiak zapaldu ditu, enpresekin, patronalekin eta sindikatuekin hitz egin izan du, eskua luzatu izan du Arabak erreferente izaten jarrai dezan”.