partekatu
• Omenaldia Fernando Buesari eta Jorge Diezi
Eneko Andueza: “Oso gogoan dugu Fernando Buesak bere izate politikoaren zentzu bilakatu zuen pluraltasunaren eta askatasunaren defentsa”
“Haren uste sendoak legatu politiko ukaezina eratzen dute, behar-beharrezkoa, eragindako bidegabekeriaren aitortza zintzoa bezainbeste, krimen terroristak babestu zituztenena barne”, esan du PSE-EEko idazkari nagusiak
Euskal Sozialistek arabar politikaria eta Jorge Diez haren eskolta zena gogoratu dituzte Askatasunaren Lorategietan egindako lore-eskaintza baten bidez, ETAk erail zituenetik 23 urte betetzean
Fernando Buesaren eta Jorge Diezen erailketaren 23. urteurrenak militante eta jarraitzaile sozialistak bildu izan ditu, beste urte batez, Gasteizek Arabako PSE-EEko gidaria eta haren eskolta zena gogoratzeko monolitoaren aurrean. ETAren atentatuaren ondoren Askatasunaren Lorategiak izenez ezagutzen den tokian, erakundeetako arduradunek eta alderdi politiko guztietako ordezkariek hartu dute parte urtero egiten den lore-eskaintzan.
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskal Sozialistek Fernando Buesaren “legatu politikoarekin”, euskal gizartearen pluraltasunaren eta gertatutako egiaren defentsarekin duten konpromisoa nabarmendu du. “Urteak badoaz, baina oso gogoan dugu Fernando Buesak bere izate politikoaren zentzu bilakatu zuen pluraltasunaren eta askatasunaren defentsa. Euskal Sozialistek ez dugu ahaztuko ETA Euskadi ulertzeko era hori nahi izan zuela, hain zuzen, ezabatu”, adierazi du bere sare sozialetan.
Urteak badoaz, baina oso gogoan dugu #FernandoBuesa-k bere izate politikoaren zentzu bilakatu zuen pluraltasunaren eta askatasunaren defentsa.
Euskal Sozialistek ez dugu ahaztuko ETA #Euskadi ulertzeko era hori nahi izan zuela, hain zuzen, ezabatu. #InMemoriamXXIII pic.twitter.com/t18OshG4q6
— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 22, 2023
“Badakigu Fernando Buesaren irmotasuna eta uste sendoak legatu politiko ukaezina direla, terrorismoarekin gertatu zenaren egia ezagutzeko eta eragindako kaltearen bidegabekeriaren aitortza zintzoaren beharra bezainbeste, haren krimenak babestu eta hauspotu zutenena barne”, adierazi du Eneko Anduezak. Buruzagi sozialistaren iritziz, “egia, memoria eta erreparazioa izan behar dira terrorismoaren biktimekin eta gizarte osoarekin izan beharreko konpromisoaren ardatzak, zintzotasunez eta aitzakiarik, ihesbiderik edo parekatze onartezinik bilatu gabe”.
Eneko Anduezarekin batera omenaldi-ekitaldian hartu dute parte Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateordeak. Han izan dira, halaber, Idoia Mendia PSOEko Azterlan eta Programen idazkari eta lehendakariordea eta Iñaki Arriola eta Javier Hurtado sailburu sozialistak, Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolaketa idazkaria; Victor Garcia Arabakoa; Txarli Prieto Eusko Legebiltzarreko presidenteordea, Ekain Rico Taldeko idazkari orokorra eta Gloria Sanchez, Alberto Alonso, Maria Jesus San Jose eta Miren Gallastegui parlamentariak, Carlos Ibarlucea eta Ana del Val foru diputatuak eta Michel Montes Iruña Okako alkatea, hainbat zinegotzi, batzarkide, jarraitzaile eta militante sozialistez gain.