partekatu
Eneko Andueza: “Sinetsita nago datozen asteetan Gobernu sozialista bat izango dugula, eskubide eta askatasunetan aurrera egingo duena”
PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, Alderdi Sozialistak babesak lortzeko lanean jarraitzen du eskuinak sortutako “zaratara” gorabehera
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sinetsita dagoela Pedro Sanchezek inbestidura arrakastatsu bat izango duenaz, herritarrentzako eskubide sozialak bermatuko dituen Exekutibo bat eratzeko balioko duena. Anduezaren esanetan, PSOEk babesak biltzen jarraitzen du eskuinak trabak jarri arren helburu hori oztopatzeko. “Sinetsita nago datozen asteetan Gobernu sozialista bat izango dugula, eskubide eta askatasunetan aurrera egingo duena. Alderdi bat indarrak biltzen ari da gobernu bat izan dezagun ahalik eta azkarren, hautetsontzietan izan ez duten garaipena kalean bilatzen dutenen zarata gorabehera”, adierazi du.
Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak esan du Hezkuntza Lege berria ezin dela izan zenbaitzuen “proiektu independentistarako”, ezta ere identitate kontuetarako. “Ezin diegu atea itxi gure gazteen etorkizunari, erdigunean batzuk dituzten obsesioak jartzearren”, esan du.
Buruzagi sozialistaren iritziz, hanka-sartzea litzateke hizkuntzaren ikuspegira bakarrik mugatzea hezkuntza-arau berria. Eta esan du Hezkuntzak erronka askoz garrantzitsuagoak dituela Euskadin. “Lan kontuaren etorkizunari bermerik handienekin heltzeko gure ikasleei gaitasunik onenak eskainiko dizkien lege berri bat ahalbidetu behar dugu”, azpimarratu du.
Alderdi Sozialista prest dago hauteskundeei aurre egiteko, datozenean datozela ere. Baina lege oso garrantzitsu batzuk onartu behar ditugu aurretik, esaterako Mugikortasun Jasangarriarena, Enpleguarena edo Hezkuntzarena.
? @RadioPopular pic.twitter.com/d9JAsC6pHk
— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 17, 2023
Euskadin hauteskundeak aurreratuko ote diren galdetu diotenean, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistak prest daudela balizko agertoki horretarako. Baina, haren esanetan, legegintzaldiak badu oraindik emateko zerbait herritarren bizi kalitatea hobetuko duten legeak onartuta, Enpleguarena edo Mugikortasun Jasangarriarena, esate batera. “Ez gabiltza hondar minutuetan. Asko geratzen da egiteko oraindik, eta lanean jarraituko dugu, jo eta ke, lege garrantzitsu batzuk aurrera ateratzeko”, esan du.
Anduezarentzat, zerbitzu publikoek badute hobetzeko tarterik, baita erronka garrantzitsu batzuk ere begi-bistan. Eta esan du sozialistek konponbideak bilatzen dituztela alor horretan, “eztabaidaren erdigunean” jarriz herritarrei axola zaizkien gaiak, hots, hezkuntza, osasungintza edo etxebizitza-politikak. “Ez gara mugatzen egoeraren erradiografia bat egitera, konponbideak ere jartzen ditugu zerbitzu publikoak indartzeko”, adierazi du.