partekatu
• PSE-EEren primarioak
Eneko Andueza da hautagai bakarra Lehendakaritzarako PSE-EEk primarioetarako abiarazitako prozesuan
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak abalak bildu beharko ditu eta behin betiko hautagai izendatuko dute urriaren 20an
Euskadiko Hauteskunde Bermeen Batzordeak aurre-hautagaitza bakarra erregistratu du datozen hauteskunde autonomikoetan Lehendakaritzarako PSE-EEren hautagaia hautatzeko. PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, gaur goizean aurkeztu du beharrezko dokumentazioa, eta bera izan da aurre-hautagai bakarra aurreikusitako epea amaitzean, hots, urriaren 11ko asteazkenaren 15:00etan.
Prozesuaren deialdiaren oinarrien arabera, Eneko Anduezak erroldan erregistraturik den militanteen %6ren abala lortu behar du, gutxienez, eta abal horiek urriaren 18ko asteazkenaren 15:00ak baino lehen aurkeztu behar ditu.
Behin betiko hautagaitza bakarra irteten bada urriaren 20an, oinarriek ezartzen dute Hauteskunde Bermeen Batzorde Nazionalak pertsona hori izendatuko duela Lehendakari izateko PSE-EEren (PSOE) hautagai.
PSE-EEren hautagaia Lehendakaritzarako hautatzeko prozesua