Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak #25S

“Eraikitako guztia suntsitu gabe” gauzak aldatu nahi dituztenen botoa eskatu du Idoia Mendiak

1. argazkia
Idoia Mendia, Susana Corcuera y José Antonio Santano, en Irún

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarirako hautagaiak, Idoia Mendiak, “jendeak, hainbeste zalantzen artean, ziurtasunak nahi dituela" azpimarratu du.  Hori dela eta, Elkarrekin Podemosi dagokionez, "subiranotasunaren inguruan birak ematen jarraitzea arazo sozial larriak ditugunean, jendearen beharrekin ardurarik gabe jolastea dela” dio.

Mendiak parte hartu du Irungo (Gipuzkoa) hauteskunde-ekitaldi batean, PSE-EEko Gipuzkoako zerrendaburu Susana Corcuerarekin eta Iruneko alkate José Antonio Santanorekin batera. Ekitaldian esan du alderdiak “hazten doala egunero-egunero”, eta igandean “emaitza ona lortuko duela” uste du.

Beraz, inkestei kasurik ez egiteko eskatu du, “zuen sentsazioak eta kalean jendeak dioena hartu behar duzue aintzat”.  “Sozialistok kanpainaren erritmoa markatzen dugu, beharrezko eztabaidak ireki ditugu, zenbait tabu apurtu ditugu", azpimarratu du.

Agintari sozialistak nabarmendu duenez, bere ereduaren arabera “Euskadi anitz eta modernoa batera eraikitzen jarraitzen dugu, sentimendu ezberdinak dituzten baina eskubide eta betebehar berak dituzten gizon eta emakume libreen eredua”.

“Horixe da milaka euskal herritarren borroka, elkarrekin Euskadi hobea eraiki ahal izateko, eskubidek ken ez diezaieten, hezkuntza unibertsala eta kalitate onekoa izan dadin, murrizketarik eta itxarote-zerrendarik gabeko osasuna izan dezagun, denek bere zorrak ordain ditzan eta iruzurrik egon ez dadin", azaldu du.

Horren ildotik, PSEk lan egiten du Euskadin eskubide berberak izan ditzan:  emakume edo gizon izan, aberats edo pobre izan, nazionalista izan edo ez, gazteleraz edo euskaraz hitz egin”. “Borrokatzen dugu lortzeko Euskadi denon hartzeko moduko gizarte izan dadin, eta elkarrekin, gure ahaleginari esker herri hobe eta modernoago lortzeko”· nabarmendu du.

Mendiak aldeztu du Euskadik baduela behar duena Europako erregioen buruan berriz kokatzeko, baina horretarako “hazkunde ekonomikoan eta berrindustrializazioan, kalitatezko enplegua sortzean jarri behar du arreta”.

Bere ustez, Urkulluk lehendakaria "etsituta dago", eta "ez du proposamenik, eta ez du inoiz izan, egoeraren araberako politika baino ez baitu".

PODEMOS

Halaber, Podemosen hautagaia, Pili Zabala, kritikatu du: “bi aste egon da zenbait labirintutik nazionalista dela argudiatzeko, baina ez dakigu independentista den ala ez, jendeak esaten duena egingo du”.

“Horrelakorik ez!  Aldrebes egiten dira gauzak.  Lehendabizi zeuk esan zer egin nahi duzun politikan, eta ondoren jendeak horren arabera bozkatuko du.  Eta jendeak orain dio ziurtasunak nahi dituela, zalantza handiegiak baitaude”, azpimarratu du, eta "subiranotasunaren inguruan birak ematen jarraitzea arazo sozial larriak ditugunean, jendearen beharrekin ardurarik gabe jolastea dela” dio.

Idoia Mendiak gaineratu du Euskadik “ideia argiak dituen eta denbora osoan lan egingo duen Gobernua eta lehendakaria behar dituela; jendearen arazoekin eta horiek ebaztearekin konprometituta, oinak hemen dituena eta herrian zehar ibiltzeko prest egongo dena", eta Gobernu horren buru izan nahi duela dio.

“Etsipena alde batera utziko duen Gobernua zuzendu nahi dut, gora eta etorkizunera begiratuko duen gobernua, aitzindaria, berritzeko gai izango dena eta gerora zalantzekin begiratzen duten herritar guztiei itxaropena emateko modukoa”, esan du agintari sozialistak.

Amaitzeko, “orain arte inkestek baino ez dutela hitz egin" dio, baina igandean "herritarrek hitz egingo dute".  Hori dela eta, oraindik botoa erabaki ez dutenei, “atzera egin nahi ez dutela erabakita dutenei, nori eman botoa argi ez dutenei eta gauza berarekin jarraitu nahi ez dutenei" hitz egin die.