Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadiri hobeto doakio Alderdi Sozialista indartsu eta esku handiko batekin; politika aurrerakoiak ezartzeko sinatu dugu Gobernu Akordioa”

“Sozialistek ez diogu utziko herri hau hobeto egiteko lideratzeko asmoari” esan du PSE-EEko idazkari nagusiak

PSE-EEk otsailaren 14an, 15ean eta 16an egingo du bere 10. Kongresua

1. argazkia
|El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la rueda de prensa para dar cuenta del desarrollo de la reunión de la Comisión Ejecutiva | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek gaur egun euskal politikan duten garrantzia eta eragina azpimarratu du, eta esan du hori positiboa dela euskal gizarte osoarentzat, kutsu nabarmen sozialeko politikak finkatzen eta bermatzen dituelako. “Euskadiri hobeto doakio Alderdi Sozialista indartsu batekin, gure konpromisoa haztea izango da, beraz”, adierazi du jarraian Gobernu Akordioak “neurri aurrerakoiak, kutsu sozial nabarmenekoak” duela xede azpimarratzeko. 

Anduezak hitz horiek esan ditu astelehenean Euskadiko Batzorde Betearazleak izan zuen bileraren berri emateko emandako prentsaurrekoan. Bilera horretan, besteak beste, PSE-EEk otsailaren 14an, 15ean eta 16an egingo duen 10. Kongresurako txosten politikoaren idazketa enkargatzea erabaki da. Pau Blasi Azterlan eta Programen idazkariak koordinatuko du txosten hori, gero Kongresuan eztabaidatu eta onartua izateko.

Lider sozialistaren iritziz, PSE-EEren indar eta eragin hori hazteko duen anbizioaren isla da, “indartsuagoak izateko eta herri hau hobeto egiteko lideratzeko asmoari inoiz ez uzteko”. “Politikari buruz dugun ikuspegi horrek ematen digu aurrean ditugun erronkei heltzeko orduan protagonista nabarmenak izatea”, esan du.

Eusko Jaurlaritzan sozialistek zuzentzen dituzten sailen ekintza jarri du Anduezak horren adibiderako, Euskadik “urrats bat aurrera” emateko balio izan duelako. “Gure helburua da euskal herritarren ongizatea hobetzea, horien eskariei erantzutea eta gizarte bidezkoago bat eraikitzea”, azaldu du. 

Buruzagi sozialistak neurri batzuk aipatu ditu, besteak beste, 12 urtetik beherakoentzat garraioa doan izatea, alokairuko 7.000 etxebizitza publiko eraikitzea, turismo lege berri bat egitea etxebizitza turistikoen ugaltzea kontrolatzeko, lanaldia murriztearen aldeko bultzada edo epaitegi gehiago izatea Justizia eraginkorrago bat izatearren. 

Euskadiri hobeto doakio Alderdi Sozialista indartsu batekin, halaxe ari gara erakusten Eusko Jaurlaritzaren sailetan.

Baina gehiago nahi dugu, herri hau lideratu nahi dugu eta helburu horrekintxe egingo du PSE-EEk bere 10. Kongresua otsailaren 14an, 15ean eta 16an. #EtorkizunekoEuskadi pic.twitter.com/yHBKRR8pVc

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 1, 2024

Eneko Anduezak esan duenez, “oso argi dugu zer nahi dugun Euskadirentzat eta zer nahi dugun euskal gizarte osoarentzat”. “Aurrerabidea nahi dugu, enplegua nahi dugu, justizia soziala, etxebizitza, ekainean sinatu genuen Gobernu Akordioan jasotzen den guztia nahi dugu”, adierazi du. 

“Ematen du EH Bildu bezalako beste batzuk ez dutela horrela ulertzen, hamarkadak daramatzate independentziaren eta subiranotasunaren diskurtso berarekin. Orain moderno itxurarekin dabiltza, pastel kolorez, baina Euskadi, eurek nahi ala ez, parte den gizarte globalizatu honetatik oso atzetik doaz”, adierazi du. 

PSE-EEko idazkari nagusiak “iraungitako ameskeriatzat” jo ditu EH Bilduren nahi independentistak, isolamendura besterik ez daramatelako, eta “Espainiatik eta Europak ateratzera”. “Orain dela 40 urteko helburuak dituzte, diskurtso berbera dute, lider berberak dituzte. Arnaldo Otegi bezalako jauna EH Bilduren buruan beste lau urtez egoteko aukeratu izanak gauza bat besterik ez du erakusten, errelebo falta dutela, berrikuntza eta ideia berrien falta”, azpimarratu du. 

Andoni Ortuzar EAJko presidenteari ere erantzun dio. “Oso lasai gaude. Oso argi dugu zer nahi dugun Euskadirentzat eta zer nahi dugun euskal gizarte osoarentzat. Aurrerabidea nahi dugu, enplegua nahi dugu, justizia soziala, etxebizitza, ekainean sinatu genuen Gobernu Akordioan jasotzen den guztia nahi dugu. Ni han nengoen, duela ez asko, ekainaren 19a izango zen, eta han zeuden iragan igandeko bi protagonistak ere, Ortuzar jauna eta Pradales jauna. Eusko Legebiltzarrean izan zen, eta hori da gure bide-orria, gehiengo argi batena”, nabarmendu du.