Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek esperientzia eta egonkortasuna ematen diogu Eusko Jaurlaritzari, baina behar denean ahotsa altxatuko dugu

PSE-EEko idazkari nagusiak erakundeen arteko lankidetza eta gobernantza partekatua aipatu ditu Eusko Jaurlaritzako agintariekin izandako bilera batean, “konfrontazioko alde bakarreko erabakietara” iritsi ez izateko

Mikel Torres lehendakariordeak esan du Eusko Jaurlaritzaren ekintzan “arrasto sozialista” uztea dela PSE-EEren asmoa, bost sailetatik eta gainerako arloetatik

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al vicelehendakari Mikel Torres, en la reunión con los cargos socialistas del Gobierno Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, erakundeen arteko ulertze- eta lankidetza-politikak defendatu ditu herritarren ongizatea hobetzen jarraitzeari begira. Anduezaren esanetan, sozialistak ez daude “ameskerietarako, beste batzuk dauden moduan”, eta sozialisten eta nazionalisten artean sinatutako Gobernu Akordioak ezartzen duen bide-orria errespetatzearen garrantzia azpimarratu du. 

Bilbon sailburu sozialisten eta Eusko Jaurlaritzan PSE-EEk zuzentzen dituen sailetako kargu guztien, legebiltzar taldeko kideen eta Euskadiko Batzorde Federaleko kideen parte-hartzearekin egin den ekitaldi batean, bere alderdiak Exekutibo autonomikoari ezagutza eta oreka emateko orduan betetzen duen egitekoa goratu du Anduezak. “Sozialistek esperientzia eta egonkortasuna ematen diogu Eusko Jaurlaritzari, baina behar denean ahotsa altxatuko dugu”, esan du. 

Horren haritik, gai guztietan PSE-EEk “ahots propioa” izateari ez diola uko egingo adierazi du buruzagi sozialistak. “Ez dugu zalantzarik izango ahotsa altxatzeko beharrezkoa den guztietan, proposamen bat hobetu daitekeela uste dugunean edo gure itunean adostutakotik marra gorri jakin batzuk gainditzen direla ikusten dugunean. “Halakoetan, hor azalduko da beti sozialisten ahotsa. Halaxe egin izan dugu beti, eta orain ere ez diogu utziko hori egiteari”, azpimarratu du. 

Sozialistek esperientzia eta egonkortasuna ematen diogu herrialde honen etorkizuna gidatuko duen koalizioko Gobernuari.

Horrek ez du esan nahi kontu guztietan geure ahotsa izateari uko egingo diogunik, eta ahotsa altxatuko dugu behar denean.  #LaEuskadiDelFuturo pic.twitter.com/j73hANf58Y

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 21, 2024

Gai nagusietako batzuetan Eusko Jaurlaritzako eginkizun sozialistak aletu ditu Eneko Anduezak, adibidez kalitateko enplegua handitzea, etxebizitza duin baterako sarbidea edo garraio egituratzaile batzuk lortzea. Era berean, sozialistak “herritarrek eskatzen duten gauza guztietan” engaiatuko direla esan du, “nahiz eta ez egon zuzenean gure eskuetan”. “Gure programan agertzen dira Osasungintza, Hezkuntza, Ingurumena edo zainketak hobetzea bezalako kontuak, eta horiek ez ditugu inolaz ere bazter utziko”, adierazi du. 

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak, bere aldetik, Eusko Jaurlaritzaren ekintzan “arrasto sozialista” uzteko asmoa adierazi du, ez bakarrik PSE-EEk kudeatzen dituen bost sailen bidez, baita gainerako arloetan ere, “horietan ere politika aurrerakoiak zabal daitezen nahi baitugu”.  

“Meatzariak eta fabriketako langileak defendatu zituen” sozialismo horren jatorri apalak gogoratzera dei egin du Torresek. “Gobernuan edo Eusko Legebiltzarrean egonagatik, ez ditugu galdu behar gure helburuak: ahulenak defendatzea, horien premiak Aldizkari Ofizialera eramatea eta ekintza politikoaren bidez guztion duintasuna bermatzea”, adierazi du.