Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistak gero eta gertuago gaude Euskadin lidergoa izatetik”

PSE-EEko idazkari nagusiak bere alderdiak “jendearen bizitza hobetzeko ondo markatutako bide-orri” baten bidez Eusko Jaurlaritzan kudeaketarako duen gaitasuna azpimarratu du Herri Irratian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la entrevista para Radio Popular-Herri Irratia| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek gaur egun euskal Exekutiboan pisu eta erantzukizun handiagoa nola duten nabarmendu du. Anduezaren esanetan, testuinguru berri horrek euskal jende guztiaren ongizatea hobetzera zuzendutako kudeaketa eraginkor bat dakar.

Herri Irratirako egin dioten elkarrizketa batean, buruzagi sozialistak esan du PSE-EEren botere-kuota handiago hori epe ertain eta luzera “Euskadin guk lema eramatera” zuzendurik dagoela. “Sozialistak gero eta gertuago gaude Euskadin lidergoa izatetik. Kudeatzen badakigula ari gara erakusten, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ondo markatutako bide-orri bat dugula eta hitza betetzen duen jendea garela”, adierazi du.

Eneko Anduezak azpimarratu du “gaitasun handiko jendea, kudeaketan eskarmentua duena” dagoela Eusko Jaurlaritza berrian, sozialisten eta nazionalisten artean sinatutako Gobernu Akordioan oinarritzen dena. “Beste akordio batzuk ez bezala, oraingo honetan askoz gehiago zehazten eta askoz neurri zehatzagoak daude. Ez da ezer uzten inprobisaziorako”, esan du.

Gaitasun handiko jendea, gobernatzeko bide-orri oso argia duena du Eusko Jaurlaritza berriak.

Bistan geratu da euskal sozialisten lehentasunak euskal herritarrei benetan kezkatzen dieten horiek direla. #EtorkizunekoEuskadi
@RadioPopular pic.twitter.com/gEGDj19ZGW

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 30, 2024

“Agerian geratu da gure lehentasunak herritarren kezkekin lotutako guztiak direla, ez nazionalistei bakarrik kezkatzen dietenak”, azpimarratu du. 

Buruzagi sozialistak, bestalde, deitoratu egin PP “kutsatuta” egotea eskuin muturrengatik, horren planteamenduak hartzera “arrastan” daramazkielarik. “Noraez arriskutsu batean erori dira, arrazoimenetik eta zuhurtziatik urrun”, azaldu du. Eskuinak ezin duela jasan sozialdemokraziak Espainian gobernatzea edo Europan politiken buruan egotea nabarmendu du, halaber, Anduezak.