Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Espainia Nazio Ekintzailea

Francisco Polo: “Euskadi posizio onenean dago berrikuntzako ekintzailetza funtsezko palanka bihurtzeko”

1. argazkia
Francisco Polo y Julia Liberal | Foto: Socialistas Vascos

Francisco Polok, ‘Espainia Nazio Ekintzailea’ Estrategiaren Goi Komisarioak, “berrikuntzako ekintzailetza eredu ekonomiko berri baten izotz-hausle izateko bide-orria” aurkeztu du Bilbon, eta azpimarratu du Euskadi “posizio onenean” dagoela berrikuntzako ekintzailetza bihurtzeko “berrikuntzako eta enpleguko etorkizuna, inor atzean utziko ez duena, lortzeko giltzarri den palanka”.

Francisco Polok bizkaitar hiriburuan osatu du bere agenda PSE-EErentzat egindako aurkezpen batekin. Sare sozialetan eman den ekitaldi horretan, sozialistek enpleguarekin eta ekintzailetzarekin duten konpromisoa nabarmendu du Julia Liberal Arabako senatariak eta gogoratu du Idoia Mendiak, Euskal Sozialisten idazkari nagusi eta lehendakariorde denak, gaur bertan eman duela 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren berri.

Goi Komisarioak ‘Espainia Nazio Ekintzailea’ estrategiaren xehetasunak ere azaldu ditu Bilbao Berrikuntza Faktorian, hots, Mondragon Unibertsitatearen berrikuntzako ekintzailetza sustatzen duen espazioan. Bertan izan dira Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkaria, Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasunerako foru diputatua, Nora Albete Bilboko Udalaren Hiri Berroneratzearen zinegotzia, eta Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Ekonomi Sustapenaren, Ekologiaren eta Enpleguaren zinegotzia. Horiez gain, aurkezpenean izan dira Patricia Casado BerriUp sozietatearen zuzendaria, Asier Alea Basque Culinary Center erakundeko garapen globalerako zuzendaria, eta Carla Zaldua Accexible elkartearen sortzaile eta CEOa.

‘Espainia Nazio Ekintzailea’ Pedro Sánchezen Gobernuaren ekimen bat da eta 50 neurri biltzen ditu 2030. urtean "Espainia nazio ekintzailea izateko, berrikuntzako ekintzailetza eredu ekonomiko berri baten izotz-hausle bihurtzeko”.