Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gloria Sánchezek amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat aldeztu du Kongresuan, “ez delako bidezkoa osasunerako zuten eskubidea bermatu ez izana”

• Parlamentaria Euskal Ganberaren ordezkaritzako partaide izan da Behe Ganberaren osoko bilkuran aurkeztu den ekimenean
• Alderdi guztiek onartu dute lege-proposamena izapidetzera bideratzea, Vox-en salbuespenarekin

1. argazkia

Gloria Sánchez parlamentari sozialistak amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzea aldeztu du gaur Diputatuen Kongresuaren osoko bilkuran, “osasunerako eskubidea iraganean babestu ez zitzaien eta orain auzitegien aurrean defendatu beharrean diren" langile batzuei konponbidea bilatzearren. “Ez da bidezkoa pairatu zutena, eta ez da bidezkoa horiek orain auzitegietan sufrikarioa pairatu behar izatea kalte-ordain bat lortzeko”, salatu du.

Errespetua. Duintasuna. Justizia.
Gurea bezalako jendarte batek erreparazioa zor die amiantoaren biktima izan diren emakume eta gizon horiei. @PSEBizkaia @socialistavasco @psoe https://t.co/Zozopdrg4g

— María Guijarro 🌈 (@Maritxu30) April 13, 2021

Gloria Sánchez Euskal Ganberak Kongresura bidalitako ordezkaritzako kide izan da Estatuan aipatu funtsa sortzeko lege-proposamena izapidetzera bideratua izan dadin defendatzen. Ekimena aho batez onartu zuen Eusko Legebiltzarrak bederatzigarren legegintzaldian, eta hamargarreneko talde guztiek ere babesa eman diote.

Euskal parlamentariek euren argudioak azaldu ondoren, Kongresuak onartu egin du lege-proposamena, eta izapidetzen hasiko dira. Talde guztiek bozkatu dute alde, Vox-ek izan ezik. Ildo horretan, Sánchezek “guztien eskubideak bermatzeko ezberdinen arteko akordioaren balioa” azpimarratu du hitza hartu duenean.

Bizkaiko PSE-EEren diputatu María Guijarrok, bere aldetik, milaka biktima anonimo ekarri ditu gogora eta esan du OMEren arabera oraindik 125 milioi pertsona amiantoaren esposiziopean daudela munduan eta Europan 88.000 pertsona hiltzen direla urtero horregatik. “Espainian guztira 130.000 hildako egon daitezke amiantoaren esposizioagatik 2050. urtera arte, eta %40 oraindik heltzeko daude. Horrek zentzu gehiago ematen dio funts honi. Eta datozen 30 urteetan gora egingo du gaixorik edo sor egoeran diren pertsona kopuruak. Zifrak dira, baina gure lana pertsona horien zerbitzura jartzeko betebeharra dugu”, adierazi du eztabaidan euskal diputatu sozialistak.

❎@Gloria_marti-k amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsak sortzea defendatu du Kongresuan
🗣️"Ez da bidezkoa osasunerako euren eskubidea iraganean babestu ez izana, ez da bidezkoa orain sufrikarioa pairatu behar izatea auzitegien aurrean defendatzeko" @socialistavasco pic.twitter.com/ZXdmeFvkU9

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) September 13, 2021