partekatu
Idoia Mendia: "Bihartik aurrera, guztiok gure idazkari nagusiaren atzean"
Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak baieztatu du igandean eginiko PSOEren barne-hauteskundeen eguna “historikoa izan dela herriarentzat, eta funtsezkoa PSOEren historian".
Mendiak 11:45ak aldera bozkatu du PSE-EEren Bizkaiko egoitzan (Bilbon), hainbat militanterekin eta lurraldeko hainbat kargurekin batera.
Militante sozialistek barne-hauteskundeen prozesu osoan zehar erakutsi duten parte-hartze “historiko” hori bera igande honetako bozketan ere islatuko delakoan, adierazi du, hala ere, bihartik aurrera, guztiok egon behar dugula aukeratutako “idazkari nagusiaren atzean”; izan ere, “batez ere batasuna eta proposamen egokiak behar dituzte, herritarren bizitza hobetu ahal izateko".
"Barne-hauteskunde historikoak izan dira militanteen parte-hartzeari dagokionez. Gaur egun historikoa da; izan ere, PSOEren historian funtsezkoa da eta, era berean, herriaren historian ere bai” gaineratu du.