Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia

Idoia Mendiak etapa berri bat ireki du enplegu politiketan, kalitatera, inklusiora eta berdintasunera zuzenduta

Eusko Jaurlaritzak 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia onartu du, politika aktiboetarako eskubide subjektiboa biltzen duena

1. argazkia
La Secretaria general del PSE-EE y Vicelehendakari, Idoia Mendia, durante la rueda de prensa tras el Consejo de Gobierno | Foto: Irekia

Gobernu Kontseiluak 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategia onartu du gaur, enplegu-politikei norabide berri bat emateko sozialisten nahiak biltzen dituena. Orain, politika horiek kalitatera, inklusiora eta berdintasunera zuzentzen dira irmoki, eta prestakuntzarako eta aktibaziorako eskubide subjektiboa aitortzeari heltzen dio, enpleguak Euskadiren aurrerabide eta kohesio sozialerako balio izateko bokazioarekin.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak gobernu estrategia horren berri eman dio Kontseiluari. Estrategian, Elkarrizketako Sozialerako Mahaian parte hartzen duten eragileen ekarpenak jaso dira, eta orain legebiltzar taldeek egiteko aukera zabaltzen da. Horretarako, Lan eta Enpleguko sailburu ere denak dagokion batzordean agerraldia egiteko eskabidea formalizatu du, erabakitzeko proposamenak aurkez daitezen, Sailaren proposamen estrategikoen gainean aurretik izandako bileretan taldetako bozeramaileekin hitzeman bezala.

Estrategia honako egitasmo hauekin lerrokaturik da: gobernu-programaren ardatzak, Berpiztu programa, Espainiako Gobernua prestatzen ari den estrategia berbera, EB Next Generation proiektua, eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak, bereziki lan duinari eta hazkunde ekonomikoari buruzkoarekin, zeinaren bidez Administrazioak beharturik baitira enplegurako zerbitzu publiko aktibatzaileak taxutzera, elkarrizketa soziala eta negoziazio kolektiboa sustatzera, lankidetzazko lan-harremanak jorratzera eta formula ekonomiko berritzaile, jasangarri eta inklusiboak, kalitateko enplegua bermatuko dutenak, proposatzen dituztenak laguntzera.

idoiamendia lehendakariorde eta PSE-EEren idazkari nagusiak 2030ERAKO ENPLEGUAREN EUSKAL ESTRATEGIA aurkezten du
👉🏻Kalitatezko enplegu inklusiboaren aldeko hitzarmena, #Euskadi-ren garapen ekonomiko eta sozialerako.

⏩ #ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/5ducImK8CC

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 13, 2021