partekatu
• Elkarrizketa TVEko "Los Desayunos" saioan
Idoia Mendiak konfiantza du akordio handi bat egingo dela Estatutua berritzeko, hasierako aldeak gorabehera
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak uste du “legealdian ibilbide luzea geratzen dela oraindik”, eta esan du “espero dugula jendea zentzuz jokatzen hastea eta legealdiaren hasieran finkatutako helburua lortuko dugula”
Mendiak nabarmendu du Euskal Sozialistek ez dutela babestuko Estatutuaren legez kanpoko erreforma, “ezin delako Konstituzioa berritu autonomia-estatutu baten bidez; hori egiten saiatu ziren Katalunian, eta porrot egin zuten, gaur egungo testuinguru politikoa ikusirik"