Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak adinekoen zaintza profesionala eta pertsonak adin guztietan beregainak izatea bermatuko duen Europako Estrategia bat defendatu du

Erronka demografikoari lan- eta gizarte-eskubideekin heltzea ahalbidetuko duten kalitateko enplegurako aukerak aztertu ditu SSI Taldearekin batera

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, en la reunión con responsables del grupo que está coordinando en Euskadi el programa innovador Zainlab que se presentó en Bruselas hace varios meses | Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hauteskundeetarako euskal hautagai sozialista, Idoia Mendia, Adinekoentzako Europako Estrategia bat onartzearen alde azaldu da, Batasunak esparru horretan inpaktu handiagoa izan dezaten alor horretan ezartzen dituen politika guztiak koordinatze aldera, adinak betetzen doazen eta mendekotasunik ez duten pertsonen zainketa profesionalak baina baita horien erabateko beregaintasuna ere bermatzeko.

Karmele Acedo Servicios Sociales Integrados Taldearen CEOarekin eta Andere Goirigolzarri I+B+b-ren arduradunarekin bildu da gaur goizean Idoia Mendia. Izan ere, horiek ari dira koordinatzen, Euskadi mailan, iragan legegintzaldian Lan eta Enplegu Sailak sustatutako Zainlab programa berritzailea. Programa hori Bruselan aurkeztu zen Familia Enplegurako eta Etxea Zaintzeko Europako Federazioak gonbidatuta 2023an egin zen Gaitasunen Europako Urtearen esparruan.

Hautagai sozialistak gogoratu du Batasunak aurre egin behar dion erronka demografikoak estrategia partekatu bat izan behar duela, alor horretako politika guztien koordinazioa ahalbidetzeko, inpaktu handiagoa izan dezaten. Ikuspegi integraleko Estrategia bat izango da, hain zuzen ere, pertsonak urteak betetzen doazen heinean aurre egin beharreko arrakalak murriztuko dituena, horien mugikortasuna eta etxebizitzetako irisgarritasuna, aurrerapen teknologiko eta digitalerako sarbidea izateko eskubidea, kulturaz eta aisialdiaz gozatzea eta, hala badagokio, zainketa profesionala batzuetarako bermea sustatuta.

 “Sozialistek ikuspegi zabala dugu errealitate demografikoari buruz, eta horiei jarri nahi dizkiegun konponbideekin milaka enplegu sortuko ditugu, ondorioa autonomia pertsonalerako bermea, behar diren zainketak izateko bermea eta zerbitzu horiek ematen dituztenen lan-eskubideentzako bermea izango direlarik”, azaldu du.

Ikuspegi horrek ondorioak ekarri behar ditu eta Zainketen Aldeko Europaren Itun batean islatu behar dira, zainketa ez-profesionalen feminizazio sakonari eta gutxiespenari amaiera emango diona. “Erantzunkidetasunean egindako zainketen gizarte antolakunde baten alde egin behar da ezinbestean, ekintza publikoaren laguntzarekin, eta emakumeak zainketekin lotzen dituen pentsamendu sinbolikoa deserrotzeko gogor egin behar da lan”, adierazi du Mendiak, eta Itun horren eta Estrategia hori zehazten pertsona eta erakunde adituek parte hartu behar dutela esan du.