Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eskumenen transferentzia

Idoia Mendiak Pedro Sánchezek euskal autogobernuarekin duen konpromisoa nabarmendu du Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera bezperan

PSE-EEko idazkari nagusiak sozialistak gobernu zentralean eta euskal gobernuan egonik Estatutua osatzeko prozesuan izan diren “aurrerapenak” azpimarratu ditu

1. argazkia
Idoia Mendia, candidata a Lehendakari del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak euskal autogobernuarekin duen konpromisoa nabarmendu du gaur, Carolina Darias ministroa buru duen Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera bezperan. Bileran, beste hiru eskumenen transferentzia gauzatuko dute Exekutibo zentralak eta euskal Exekutiboak: produktu farmazeutikoei buruzko legedia, eskola-aseguruaren osasun-prestazioak, eta enplegu-erregulazioko espedienteek eragindako langileen ohiko erretiroaren aurreko laguntzak.

Euskal Sozialistek ildo horretan egindako lana ere azpimarratu du Idoia Mendiak, eta gogoratu du "lehentasunezko helburuen artean Gernikako Estatutua osatzea zuen gobernu-akordio bat" sinatu zutela duela lau urte. “Eta gauza asko pasatu dira ordutik, baina bitarte horretan frogaturik geratu da guk benetan sinesten dugula euskal autogobernuan”, erantsi du.

Autogobernu alorrean azken legegintzaldian ”Euskal Sozialisten eta Pedro Sánchez presidentearen borondateari esker” lortutako aurrerapenak aipatu ditu buruzagi sozialistak. “Urrats irmoak emanez egin dugu aurrera, eta eskumen gehiago dugu orain horregatik; bihar beste hiru gai eskualdatuko dira, eta gehiago eskualdatzeko egutegi bat dugu”, zehaztu du.

Bukatzeko, esan du “bere fruituak eman dituen negoziazioen gainetik” dagoela “Euskal Sozialisten ahalegina autogobernua hobeto gauzatu dadin, konponbideak eskaintzeko, ekonomia berraktibatzeko, enplegua sortzeko eta honetatik guztiok elkarrekin irteteko”.