Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Lehendakariaren kargu-jabetzea Gernikan

Idoia Mendiak datorren Euskal Gobernuaren "sendotasuna, pluraltasuna eta akordiorako bokazioa" azpimarratu du

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa eta María Chivite Nafarroako presidentea Gernikako Batzarretxean burutu den kargu-jabetzean izan dira.

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, aiende a los medios de comunicación en la Casa de Juntas de Gernika | Foto: Socialistas Vascos.

Sendotasuna eta akordiorako bokazioa. Horiek dira PSE-EEk eta EAJk eratutako datorren Eusko Jaurlaritza oinarrituko duten premisak, eta Covid-19aren pandemiaren ondorioei aurre egiteko duen “sendotasunetik, pluraltasunetik eta bide-orri garbitik” datorkio garrantzia, Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak adierazi duen moduan.

Mendiak azpimarratu du datorren asteartean abiatuko den eta gaur Gernikako Batzarretxean, Iñigo Urkullu lehendakariaren kargu-jabetze ekitaldian, izan den Eusko Jaurlaritzak akordioak lortzeko “eskua luzaturik” diela gainerako alderdi politiko, eragile sozial eta ekonomikoei.

Gobernu autonomiko eta zentralek "datozen lau urte hauetan Euskadi aurrera ateratzeko elkarrekin lan egiteko lankidetzan eta koordinaturik aritzeko” duten premiaz ere ohartarazi du buruzagi sozialistak. “Horregatik, eskertzen dut kargu-jabetze ekintza honetan Fernando Grande-Marlaska ministroa –Gobernu Zentralaren ordezkaritzan, zeinarekin ukondoz ukondo aritu beharko baikara lanean– eta María Chivite Nafarroako presidentea etorri izana”, adierazi du.

Mendiaren esanetan, “lankidetza eta koordinazio garaietan gaude, guztiok elkarturik lan egiteko pandemiak krisi sozial eta ekonomikoaren aldetik utzi digun egoera osoari heldu eta aurrera ateratzeko". “Beraz, sendotasuna, akordioetarako eta elkarrizketarako bokazioa, eta erronka handi batzuk aurrean, legegintzaldi honetan bermeekin aurre egitea espero duguna”, esan du bukatzeko.

Sendotasuna eta akordiorako bokazioa. Premisa horiekin jarriko da abian hurrengo Eusko Jaurlaritza, #Covid19-aren pandemiaren aurrean #Euskadi berreraikitzeko bide-orriarekin. 

Erronka handien aurrean, akordio handiak behar ditugu.#ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/0X1FQdeUcm

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) May 5, 2020

Fernando Grande-Marlaska

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, bere aldetik, gizartearen mesedetan lan egiten duen “akordiorako politika, sentsibilitate ezberdinekoa” azpimarratu du, Eusko Alderdi Jeltzalearen eta Euskadiko Alderdi Sozialistaren arteko akordioa eredu gisa jarriz.

Ministroak espero du herrialde honetako alderdi politikoak “ados jartzeko gai izango garela” Estatuko Aurrekontu Nagusiak aurrera ateratzeko, “indartsuago egingo gaituelako”. “Espero dut guztiok apur bat gehiago begiratuko garela Euskadin gauzatu den akordio honetan, uste dut hori dela lehen pausoa espainiar gizartea eskatzen ari den eta herrialdea eraldatuko duen akordio orokorrerako”, esan du.

🗣Grande-Marlaska.: "Ea indar politiko guztiak ados jartzeko gai garen indartsuago egingo gaituen #EAO batzuk aurrera ateratzeko.

Espero dut #Euskadi-n gauzatu den akordio honetan guztiok apur bat gehiago begiratuko garela..#ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/e07ketO9rp

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) September 5, 2020