• BERRIA
Berriak
partekatu
• Presidenteen Konferentzia
Idoia Mendia: “Euskadiren interesak defendatzeko garaia da, ez elkarrizketari bizkar emateko Presidenteen Konferentziara joateari utzita”
PSE-EEk Urkulluri eskatu dio birpentsa dezala Europako funtsaren 140.000 milioiren banaketa aztertuko den forora ez joateko bere erabakia

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, uste du Iñigo Urkullu lehendakariak joan egin behar lukeela datorren 31ko ostiralean San Millán de la Cogollan burutzekoa den erkidegoetako presidenteen konferentziara, eta horra ez joateko hartu duen jarreraz hausnartzera gonbidatu du, euskal herritarrak behar bezala ordezkaturik egon daitezen foro horretan.
“Euskadiren interesak defendatzeko garaia da erakundezko lankidetza nagusitu behar den giro batean, eta, behar izanez gero, argi eta irmo azaldu behar dira ager daitezkeen desadostasunak. Baina ez da garaia keinu hutsaletarako, elkarrizketari eta Europako funtsetako 140.000 milioi euro banatzeko eztabaidari bizkar emateko, atzo jakin eta gero euskal ekonomia eta enplegua %20 jaitsi dela pandemiaren ondorioz. Pandemiaren unerik zailenetan eraginkortasuna erakutsi duten foroak utzi beharrean, horietan sakondu behar litzateke, koordinaziorako mekanismo gisa”, adierazi du Idoia Mendiak.
Euskal Sozialisten buruarentzat, lehendakariaren parte-hartzea presidenteen konferentzietan –telematikoki burutu izan dira asteotan Covid-19aren krisitik eratorritako gaiei heltzeko–, “kontsekuentea izan da bizitzea egokitu zaigun uneen larritasunarekin”. “Ez da ulertzen Urkulluk orain bestela jokatzea. Eusko Jaurlaritzaren parte garen aldetik, jarrera hori birpentsa dezala eskatzen diogu PSE-EEtik”, esan du.
Euskal Sozialisten iritziz, lehendakariaren Presidenteen Konferentzian parte-hartzea Kontzertuaren Batzorde Mistorako deialdiarekin lotzeak, zenbait iturrik dioenaren arabera, ez dauka justifikaziorik, azken foro hori egin egingo delako eta Eusko Jaurlaritzak azaldu ahalko dituelako gastu mugari eta zorpetzeko gaitasunari buruzko bere planteamenduak aurreikuspen ekonomikoak ixteko eta 2021eko Aurrekontuak diseinatzen hasteko nahiko denborarekin.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Eneko Andueza visita junto a la consejera Susana García Chueca las obras del tramo Altza-Galtzaraborda del topo de Donostialdea
• BERRIA
Eneko Andueza: “La lucha por la igualdad va a contar siempre con el impulso de todos y todas las socialistas”
• BERRIA
Eneko Andueza: “La Ley de Medidas Urgentes es un compromiso con toda una generación; trae cambios para garantizar el derecho a la vivienda a todas las personas”
• BERRIA
Eneko Andueza: “El que pueda dar un paso al frente, que lo dé, ahí vamos a estar, porque Euskadi necesita socialismo y políticas progresistas”
• BERRIA