Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12rako hautagaitzak

Idoia Mendia: “Herritarrak euren gobernuen konfiantza beharrean dira Euskadi ekonomikoki eta sozialki berreraikitzeko”

• “Hauteskundeak erreforma handi batzuei heltzeko aukera dira, inor baztertu gabe akordioak eratzea eskatuko dutenak”, adierazi du U12rako hiru lurraldetako hautagaien aurkezpenean
• PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi du “jokoan dagoela Euskadiren suspertze ekonomiko eta soziala", baina baita ere "sozialistek euskal erakundeetara ekarri izan dugun oreka politikoa"

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak gaur azpimarratu du herritarrek "euren gobernuengan konfiantza jarri ahal izateko inoiz baino behar handiagoa dutela Euskadi ekonomikoki eta sozialki eraikitzeko” eta U12ko hauteskundeak Espainiako Gobernuarekin eskutik joateko aukera bat direla. “Garbi dago ez garela bakarrik irtengo honetatik. Eta sozialistok argi eta garbi esaten dugu Pedro Sánchezen Gobernuarekin eskutik irten nahi dugula”, azaldu du.

 Idoia Mendiaren arabera, “akordioak bilatu behar ditugu inor baztertu gabe, eta sozialistena da horretarako aukerarik onena, gu garelako gobernu horietan guztietan, udaletakoetatik hasi eta Europakoraino, garen Euskadi alderdi bakarra. Hori da koherentzia eta konfiantzarako bermerik handiena”, erantsi du. Bizkaiko zerrendaren buru den hautagai sozialistak datorren uztailaren 12ko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu Covid-19ak eragindako murrizketengatik bideokonferentzia bidez burutu den ekitaldi batean. Ekitaldian, hurrenez hurren Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburu direnek ere hartu dute parte, hots, Eneko Anduezak eta Gloria Sánchezek, hiru lurraldetako hautagai ia guztiekin batera.

 

Euskadi ekonomikoki eta sozialki berreraikitzeko, herritarrek gobernuetan konfiantza izatea behar dugu, inoiz ez bezala. #U12-ko hauteskundeak guztiontzako aukera bat dira. #IdoiaLehendakari #Idoiaenred pic.twitter.com/PrcGn1du60

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 4, 2020

 

Buruzagi sozialistak gaineratu du egungo krisi eta ziurgabetasun egoerak “elkarrizketarako eta akordioetarako gaitasun handia duen” Eusko Jaurlaritza bat eskatzen duela, “herritarrei eta beste alderdiei irekirik izango dena eta Espainiako Gobernuarekin, aldundiekin eta udalekin leialtasunez arituko dena”. Eta azpimarratu du hori dela formula Diputatuen Kongresutik ageri den “zalapartari eta antipolitikari" aurre egiteko, “aurrerabidearen agenda, geure autogobernuarekin eta elkarrizketarekin engaiatua den agenda hori, benetako euskal agenda" Eusko Jaurlaritzatik "indartzeko" duen asmoa azaltzearekin batera.

Mendiak goretsi egin du Pedro Sánchez presidenteak koronabirusaren krisian burutu duen kudeaketa eta “aurrekaririk ez duten eta arriskutsuak ziren neurriak" hartzeko erakutsi duen kemena, eta herritarren erantzukizuna eta osasun arloko profesionalen eta funtsezko zerbitzuetan aritu izan diren pertsona askoren ahalegina ere nabarmendu du. “Hedabideetako titularrak eta kritikak arin askorik zahartu dira. Aurrez aurre esan izan diot, baino abagune honetaz ere baliatu nahi dut jendaurrean berriz eskerrak emateko Pedro Sánchezi egindako apustu irmo eta kementsuagatik”, azaldu du. Eta azpimarratu du Pedro Sánchezen Gobernuak hartutako neurriak direla egun “geure kaleetan apurka-apurka normaltasunera itzultzea, geure saltokietan sartzea eta duela ia hiru hilabetetik etenda geratu zitzaigun bizitza berreskuratzea" ahalbidetzen digutenak.

“Agerian geratu du da badirela Espainia osoan Gobernu aurrerakoi baten egonkortasuna apurtu nahian ari direnak, eta jakin behar dugu arrisku bat dela hori Euskadirentzat. Horregatik, euskaldunek uztailaren 12an hautetsontzietara egiten dutenean ez dute soilik erabaki beharko nor nahi duten izan hemen irteera gidatuko duena. Espainiaren eta Europaren proiektu partekatu horrekin Eusko Jaurlaritzak zer konpromiso maila izan nahi duen ere erabaki beharko dute”, erantsi du.

“Euskadi suspertzeko proiektu bat baino dezente gehiago dago jokoan hauteskundeetan. Sozialistok ematen jakin izan dugun egonkortasun politikoa dago jokoan. Eusko Jaurlaritza ez dadila desbideratu premiazkoa ez denetik, hau da: aurreko krisitik oraindik atera ez zirenak eta COVID-19ak kaltetutakoak erreskatatzea, eta epe luzera begira erabaki estrategikoak hartzea”, azaldu du.