Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Tribuna Euskadi Foruma

Idoia Mendia: “Egonkortasunak Euskadi Madrilekin edo Kataluniarekin lehiatzeko egoera hobean uzten du Europako funtsak eta proiektu traktoreak jasotzeko”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak koalizio-akordioa eta Gobernuaren programaren joera sozialista nabarmendu ditu Nueva Economía Forumean.

1. argazkia
La Vicelehendakari y Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, durante su intervención en Forum Europa | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak esan du Euskadi beste autonomia erkidego batzuk baino abiapuntu hobean dela ekonomiaren eraldaketan eta enpresen jardueran lagunduko duten proiektuak martxan jartzeko. Nueva Economía Forumean egindako saio telematikoan, Idoia Mendiak euskal erakundeen jarrera Madrileko edo Kataluniako ezegonkortasun politikoarekin kontrajarri du, haren hitzetan euskaldunak “herritarren beharretara zuzendurik” direlako.

⏩ Egonkortasunak #Euskadi Madrilekin edo Kataluniarekin lehiatzeko egoera hobean uzten du Europako #NextGeneration funtsak eta proiektu traktoreak jasotzeko.

👉🏻Sozialistok gobernuetan garenean eta erakunde guztiak lerratzen ditugunean, egonkortasuna dago. pic.twitter.com/cHWiME7jWl

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 12, 2021

“Euskadi askoz egoera hobean da ekimenetarako eta proiektu traktoreetarako lehiakidetzat har genitzakeen beste autonomia erkidego batzuk baino, noiz eta eraldakuntza ekonomiko, digital, ekologiko eta bestetarako hamarkadetako jauzi itzela emateko aukera handiak ditugun garaian. Hori, batik bat, egonkortasunari zor zaio, erakunde guztiek elkarrekin lerraturik lan egitea ahalbidetzen baitute, hasi azken udaletik eta Eusko Jaurlaritzaraino, eta baita Espainiako Gobernuarekin ere lerraturik, Europako funtsen bidez aukerak lortzeko”, azaldu du.

Lehendakariordeak esan du sozialistek gobernatzen duten tokietan bermaturik dagoela erakundeak pandemiari erantzuna ematera eta etorkizuneko erronkei heltzera emanik egotea. Eta datozen urte hauetako “funtsezko uneaz” ohartarazi du. “Euskadiri eta horrek dituen aukerei begiratzea dut gogoko, baina egia da ingurura begiratzen badugu ikusten dugula Madrileko Erkidegoa nola den Gobernuari oposizioa egiten eta hauteskunde istiluetan sartuta, eta Katalunian, berriz, independentistek ez dutela nahi izan, zoritxarrez, euren bukletik irtetea sozialistek lortu dituzten emaitzen arren, eta kataluniarrak beste lau urtez ahalmen ekonomikoa galtzera nola kondenatu dituzten”, adierazi du.

Berak zuzentzen duen Lan eta Enplegu Sailaren laneko proiektu-gakoak aipatu ditu Idoia Mendiak, adibidez, Lanbideren erreforma, DSBE funtsezko ardatz duen gizarte-babeserako sistema berrian bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGDS) txertatzea, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren zeregina, eta enplegurako estrategia berriaren diseinua.

Eta PSE-EEk uda osoa Gobernu Akordio bat negoziatzen eman zuela ere gogoratu du, eta koalizioko exekutiboaren gobernu-programa aztertzera gonbidatu ditu parte-hartzaileak, ikus dezaten Euskal Sozialisten hauteskunde programako zati handi bat nola jasotzen duen.

Pandemiari eta horrek turismoa bezalako bereziki kaltetutako sektore batzuei buruz, esan du jardueraren zati bat berreskuratuko den uda baten aldekoa dela. Azaldu du hori dela Javier Hurtado sailburu sozialistaren asmoa, eta haren saila sustapen-kanpaina bat prestatzen ari dela "ekimen eta dinamismo handia" erakusten ari zen sektore bati laguntzeko. 

Produkzio-ehun indartsua dagoela ere aipatu du, eta laguntza eta ABEEn bidez erakunde publikoen laguntzarekin, eta erakunde horiek eusteko prest direnei laguntzen jarraituko dienaren konfiantzarekin. Enpleguak uste baino jokabide hobea erakutsi izanaren inguruan, esan du aurreikuspen batzuk 68.000 lanpostu pandemiaren ondorioz galduko zirela ere iragarri zutela, baina orain arte 11.800 baino ez direla izan.