Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Onda Vascan

Idoia Mendia: “Lehentasuna, orain, gizarte eta ekonomi arloan familia eta sektore kaltetuenei laguntzea da”

PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu du 2020ko euskal aurrekontuak aldatu egin beharko direla, COVID-19aren krisitik eratorritako beharrei erantzun egoki bat emateko, beste erakunde batzuk ere egin beharko duten modu berean. “Euskadin, jira bat eman beharko diegu gure aurrekontuei, oso bestelako inguruabarretan garelako. Gerrikoa estutu beharko dugu. Lehentasunak, orain, gizarte eta ekonomi arloan laguntzea da, pandemiaren ondorioak gehien jasango dituzten sektore ekonomikoei laguntzea, eta krisiaren eraginez diru-sarrerarik gabe geratu diren familia eta pertsonei laguntzea. Nik dakidala, erakunde guztiak dabiltza aurrekontuak birzuzentzeko asmotan”, azaldu du.

1. argazkia

Idoia Mendia baikor azaldu da euskal gizarteak une hau gainditzeko duen gaitasunaz eta baita nazio mailan akordioak ixteko aukeraz ere, Pedro Sánchez presidentea eskatzen ari den moduan. Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean, euskal buruzagi sozialistak krisi ekonomikoak lar baldintzatutako beste garai batzuk ekarri ditu gogora. “Euskal Gobernuan krisi batek jotako garaian egotea egokitu zitzaidan, 2009-2012ko legegintzaldian, eta jakin izan genuen lehentasunak ezarri ondoren erabakiak hartu eta Euskadi aurrera ateratzen. Egungo inguruabarretan, akordioak lortu behar ditugu, eta badaude horretarako prest izatearen seinaleak eman dituzten alderdiak. Luzatutako esku horiekin egin behar dugu lan, eta, behin ikusirik guztien jarrera, ikusiko dugu gai zehatz batzuen gainean lan egin dezakegun”, adierazi du.

Zer izango litzateke gutaz eskuinaren eta eskuin muturraren gobernu batekin Espainian?

Hildakoak erabiltzen ari dira Gobernuaren aurka, eta baita demokraziaren beraren aurka ere.

Doilorkeria da.#OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/JgK1OEiB0f

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 16, 2020

 

Mendiak deitoratu egin du zenbait alderdik osasun-krisiaz baliatu nahi izatea Gobernuaren kontra egiteko, are hildakoak ere erabiliz “demokraziaren aurka joateko". “Zer izango litzateke gutaz eskuinaren eta eskuin muturraren gobernu batekin Espainian? Frogatu da asmatu egin dela konfinamenduaren aginduarekin, osasun publikoari arnasa hartzea ahalbidetu baitio gaixo larrienak artatzeko; bihurgunea beheraka hasi da, borrokan dihardugu. Eta herritarrek erantzukizun-ikasgaia ari zaizkigu ematen. Politikook maila eman behar dugu”, erantsi du.

Sailburu nazionalisten aldetik Espainiako Gobernuaren jarduerak baloratzeko orduan tonu neurrizkoagoa erabiltzeko sozialistek egindako eskariaren gainean, Idoia Mendiak zuhurtzia eskatu du berriro. “Euskal Gobernuak, oso ezberdinak diren bi alderdik osaturik egonik, legegintzaldi hasieratik egin du ahalegina helburu partekatuak zehazteko eta euskal herritarren mesederako programa bat aurrera ateratzeko. Eta, orain, Gobernuaren, sailburuen eta lehendakariaren lehentasunezko helburua da pandemiaren eta horren ondorioen aurka borrokatzea, ukondoz ukondo. PSE-EEtik eta sailburu sozialisten aldetik adierazi dena da zuhurrago izan beharra dagoela adierazpenak egiterakoan, errealitateak aurretik eraman dituelako kritika horiek”, azpimarratu du Idoia Mendiak.