Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratian

Idoia Mendia: “PPri molestatzen diona da PSOEk jarraitzen duela Espainiako Gobernuan"

1. argazkia
La Vicelehendakari Idoia Mendia en Boulevard | Foto: Irekia

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, PPk Aurrekontuak negoziatzeko duen interes bakarra PSOE Espainiako Gobernutik kanporatzea dela esan du gaur, eta popularren jarrera deitoratu du, osoko zuzenketa aurkeztu baitu edo beste alderdi batzuk emandako babesa kritikatuz aritu baitira “eskuz esku” aritzea komeni den oraingoa bezalako horren une zailean, Covid-19a dela eta.

“Zarata alde batera uzten badugu, ikusiko dugu Espainiak Aurrekontuak izango dituela; boto gehiengo handia egon da Kongresuan osoko zuzenketen kontra. Espainiak bestelako Aurrekontu batzuk behar ditu ondorio sozial eta ekonomikoei aurre egiteko eta europar funtsak kudeatzeko. Zarata mediatiko horrek guztiorrek PSOE Espainiako Gobernutik kanporatzea besterik ez du bilatzen. Hori da PPren kezka bakarra, traba egiten diona. PPk behar balitu EH Bilduren botoak Espainiako Aurrekontuak aurrera ateratzeko, horixe erabiliko lituzkeela, Marotok Gasteizen erabili zituen bezala”, adierazi du.

Alde batera utzi behar da egun hauetako zarata politiko eta mediatikoa.
PPri kezka eragiten dion gauza bakarra da @PSOE-k Espainiako Gobernuan jarraitzen duela.
PPk @ehbildu-ren botoak behar balitu aurrekontuak aurrera ateratzeko, horixe erabiliko lituzkeela, @JavierMaroto-k #VitoriaGasteiz-en erabili zituen bezala. pic.twitter.com/O3QIJSTspX

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) November 16, 2020

Idoia Mendiak, gainera, uste du EH Bilduk zuzendu egin duela bere ibilbidea Estatuko Aurrekontu Orokorrei “gratis et amore” babesa emanda, eta positibotzat jo du hori, iraganean terrorismoari babesa emateko estrategien oso bestelakoa baita. Espainiako mapa politikoa ezaugarritzen duen pluraltasuna ere gogora ekarri du, eta poztu egin da nazionalistak eta independentistak haren gobernagarritasunean engaiatu direlako.

“Espainiako gobernagarritasunean nazionalistek eta independentistek parte hartzea oso gauza ona iruditzen zait niri. Horren bestaldean, Raxoi bera dugu, zeinari bi erreferendum independentista egin baitzizkioten. Sentsibilitate guztiak gobernagarritasunean biltzeko kontuaz ari gara, proiektu komun batean”, gaineratu du.

Lan eta Enpleguko sailburu ere denak koherentzia eskatu dio EH Bildu eta gainerako indar politikoei euskal Aurrekontuak negoziatzeari heltzerakoan. “Hauteskunde-estrategia gehiegi dago.  Euskadira etortzean, ikusten dugu aurrekontu aurrerakoi eta sozial batzuk direnak, berraktibazio ekonomikoa eta enplegua sortzea bilatzen dutenak, ez dutela jasoko EH Bilduren aldeko botoa. Eta, aitzitik, PP zabalik dagoela Eusko Jaurlaritzarekin Madrileko antzeko bide-orria duten Aurrekontu batzuk negoziatzeko. Nik koherentzia eskatzen dut, garrantzitsua denera zuzendu gaitezela, herritarrek benetan behar dutenera. Horri emanik gaude sozialistak", azaldu du.