Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Eusko Jaurlaritzaren 2021erako Aurrekontuak eragin sozialista nabarmeneko Eusko Jaurlaritza indartsu batenak dira”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak adierazi du bihar Gobernu Kontseiluak onartuko dituen kontuek osasuna babestuko dutela eta ekonomia eta enplegua indartuko dituztela, eta ez dutela inor bere zoriari emanik utziko.

1. argazkia
Idoia Mendia durante la rueda de prensa | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak adierazi du sozialistek lortu dutela Eusko Jaurlaritzak norabide egokian lan egitea, osasuna, ekonomia eta enplegua zaindu eta krisi honetan inor bere zoriari emanik utziko ez duten Aurrekontu batzuekin. Eta azpimarratu du bihar Gobernu Kontseiluan onartuko diren 2021erako aurreikusitako kontuak exekutibo “indartsu batenak, Alderdi Sozialistaren eragin nabarmena duenarenak”, direla.

“Gobernu honen 2021erako Aurrekontuak une onetan Euskadi plural eta askotariko horrek behar dituenak dira. Halaxe dira, xedea pandemiaren kontrako borrokan jartzen duelako, egoerari erantzuten diotelako, ekonomia eta enpleguari eutsi eta indartuz. Eta halaxe dira gizarte izaerako politika publikoak indartzen dituelako”, azaldu du buruzagi sozialistak zuzendaritza sozialistarekin izandako bileraren ondoren.

📊#Euskadi-rako Eusko Jaurlaritzaren 2021erako Aurrekontuak eragin sozialista nabarmeneko Eusko Jaurlaritza indartsu batenak dira, eta helburu hirukoitza dute:

🏥 osasuna babestea

📈 ekonomia eta enplegua indartzea

🤝 inor bere zoriari emanik ez uztea #KonponbideenGobernua pic.twitter.com/KZgL01rPFb

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) December 14, 2020

Lehendakariordearentzat, “ausartak” dira Aurrekontuak, murrizketarik ez dutela ezartzen azpimarratu du eta gogoratu du PSE-EEk lortu duela Covid-19aren krisiaren ondorioz egungoa bezalako horren egoera minberei aurre egiteko formulak, hain zuzen, arreta zerbitzu publikoen defentsan eta hurrengo belaunaldien etorkizuna lerratuko duten erronka handiei aurre egiteko beharrean jartzea.

“Ez dugu duda izpirik gauzak bestelakoak izango zirenaz Euskadiko Alderdi Sozialistaren bulkadarik gabe. Duela gutxi, hemen, Euskadin, kritikak eragiten zituen zorpetzeak, eta zalantzan jartzen zen baliabideak lortzeko gure fiskalitatearen gaitasuna. Egun, Euskadi beste bide batzuetatik doa, helburu garbiekin: aurrerabide jasangarria, kalitatezko enplegua, berdintasuna, gizarte-babesa, osasuna eta hezkuntza lehentasuntzat hartuta eta trantsizio ekologikoari, erronka demografikoari edo digitalizazioari aurre egiteko behar ditugun aldaketen aldeko apustu eginez", azaldu du.

Eusko Jaurlaritzak aste honetan 100 egun betetzen dituela gogoratu du Idoia Mendiak, eta sozialistek zuzendutako sailen jarduera zehatzak azpimarratu ditu, PSE-EEk Exekutiboan duen "zeharkako" eragina nabarmentzeaz gain. Ildo horretan, ostalaritzari eta merkataritzari emandako laguntzak, mugikortasun osasungarriaren aldeko apustu argi eta garbia, edo enplegu eta babes alorreko politiketan lortu nahi den biraketarako lehen urratsak aipatu ditu.

PSE-EEko idazkari nagusiak gogora ekarri du alderdi politiko guztiek erakunde guztietan Aurrekontuei babesa emateko sozialistek egindako deia. “Jarrera positiboa eskatzen genuen udaletako, aldundietako eta baita Eusko Jaurlaritzarako kontu publikoetarako. Gaur, Batzorde Exekutiboak berretsi egin nahi du dei hori”, adierazi du, eta esan du funtsezkoa dela “erakundeek bat eginik erantzutea, helburu garbiekin eta beharrezko batasunarekin birusaren aurka osasun arloa baino harago doan garaipena lortzeko".

“Konpromisoa behar da publikoa denarekin, gizarte-babeserako sareekin, mugikortasun osasungarriarekin, hurbileko merkataritzarekin, ekintzailetzarekin, enplegu seguruarekin... pandemiak arriskuan jarri izan duen guztiarekin”, azaldu du.

Eta bai Espainia osoan bai Euskadin “bi legegintzaldiei aurre egiteko bide-orri argi bat” dagoela adieraztearekin batera sozialistek egonkortasun horretan duten protagonismoa azpimarratu du, eta konpromisorako gonbidapena luzatu dio Eusko Legebiltzarreko oposizioari. “Herritarrek erantzunak espero dituzte guregandik”, esan du.