Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistok bete egingo dugu Euskadiren berreraikuntzarekin dugun konpromisoa, ezein dela ere aurrera aterako den gobernu aukera”

• PSE-EEko idazkari nagusiak Batzorde Nazionalaren aurrean adierazi du hitzarmenak egiteko baldintza saihetsezina dela exekutibo berriak “joera argiro aurrerakoia izatea eta gure ezkerreko politikak ondo soslaiturik egotea”

1. argazkia
Idoia Mendia y Miguel Angel Morales conversan al inicio del Comité Nacional. | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, pasa den uztailaren 12aren ondoren Euskadin gobernurako “hiru aukera erreal” zabaltzen direla ohartarazi du gaur: indar nazionalistak batutakoa, PSE-EE eta EAJren arteko hitzarmena, eta azken alderdi horren exekutiboa gutxiengoan. Eta hiru agertoki horietako edozeinetan, “Euskal Sozialistek geure boto-emaileekin hartutako konpromisoa beteko dugu, eserleku bakoitza Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikorako erabilita, inolako distrakziorik gabe eta egonezin gehiago erantsi gabe”, adierazi du. 

Horregatik, hitzarmenak egiteko baldintza saihetsezina izango da exekutibo berriak joera argiro aurrerakoia izatea eta gure ezkerreko politikak ondo soslaiturik egotea.

⏩ #ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/yU9gAqepfm

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 21, 2020

 

Idoia Mendia ildo horretan mintzatu da uztailaren 12ko hauteskundeen emaitzak aztertzeko Bilbon bildutako Batzorde Nazionalaren aurrean izandako jardunean. Foro horretan, esan du EAJrekin elkarrizketak hasi dituztela gobernu-hitzarmen batera iristeko dauden aukerak aztertzeko, eta adierazi du baldintza saihetsezina izango dela exekutiboak “joera argiro aurrerakoia izatea eta ezkerreko gure politikak ondo soslaiturik egotea”. “EAJk badaki hori”, esan du, "eta badaki ere eskuak libre eta ezer ziurtzat eman gabe goazela, akordioak bilatzeko gure bokazio irmoaz harago".

Idoia Mendiak Euskal Sozialisten lankidetzarako konpromisoa azpimarratu du aipatu agertokietako edozeinetan."Guk, izan ere, ez dugu botoa eskatu inongo gobernua zangotrabatzeko, Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikorako eskatu dugu, gobernatzeko eta politika guztiak helburu horretara zuzentzeko”, adierazi du. “Baina Exekutibotik ez bada lehentasunak eta erreformak partekatzeko modurik, sozialistok Legebiltzarretik egingo dugu lan”, gaineratu du.

Halatan, esan du “azken erabakia edozein dela ere” sozialistek "euskaldunen botoa eskatzean hitzeman genuena egingo dugu: lan egin Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikorako, osasuna bermatzeko, enplegua eta ekonomia berreskuratzeko eta inor atzean ez uzteko". “Konponbideak eskainiko ditugu, erabakitzen dugun lekutik eskaini ere, dela Gobernutik dela oposiziotik”, nabarmendu du.

Hauteskundeetako emaitzak ere hizpide izan ditu, eta balioan jarri du parte-hartzea zazpi puntutan jaitsi arren alderdi sozialistak eutsi egin diola babesen beherakadari, zehazki %4ra helduz, EAJren %12ren, PPren %44ren edo Elkarrekin Podemosen %54ren aldean. “Alderdi Sozialistarentzat emaitza ona da beste eserleku bat lortu izana, izandako abstentzioa kontuan hartuta. Emaitza ona da, joera bat berrestera besterik ez dator, eta horri jarraitu behar diogu lanean”, esanez amaitu du.