Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistok ez dugu ezer ezkutatu beharrekorik gure programan, ez zatitu egiten duten kontsultarik ez ezegonkortasun arriskurik"

• PSE-EEko idazkari nagusiak esan du Euskadik “Europa gehiago eta abertzaletasun gutxiago, lankidetza gehiago eta norgehiagoka gutxiago" behar duela
• Arancha González Laya ministroak nabarmendu du ez dela “independentzien atzetik ibiltzeko unea, geure interdependentzia ondo kudeatzeko baizik, guztien artean hitz eta lan eginez”

1. argazkia
Idoia Mendia y Arancha González Laya, en Irun. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak esan du herritarrek “ziurtasunak” behar dituztela, orain inoiz bainoago, Covid-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondoren, eta horixe dela hain zuzen Euskal Sozialistek eskaintzen dutena. Bere esanetan, "guk ez dugu ezer ezkutatu beharrekorik gure programan, ez dago zatitu egingo duten kontsultarik ezta ezegonkortasun arriskurik ere", horrelakorik aurreikusten duen EAJren programari erreferentzia eginez.

 

Ezker baliagarria konpromisoak hartzen dakiena da. 

Gobernatzen dakiena. 

ERANTZUNAK eskaintzen dituena.

Mundu guztiak daki #Euskadi-ren etorkizuna, egonkortasuna eta aurrerabidea Alderdi Sozialistaren beharrean dela.#VotaIdoia #VotaPSE#IdoiaLehendakari ⁰#12J #U12 pic.twitter.com/logKCBLMN4

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 4, 2020

 

Idoia Mendiak ildo horretako adierazpenak egin ditu Irunen Arancha González Laya Kanpo Arazoetako ministroarekin batera burututako ekitaldi politiko batean. José Antonio Santano hiriko alkateak ere hartu du parte bertan. Bere hitzartzean, botoa eskatu die “konfiantza jarri ahalko den eta lankidetzan aritu nahiko duen Gobernu batentzat, Espainiako proiektu partekatuari elkartu nahi diren eta Europak eskaintzen duen trenera igo nahi duten” herritarrei. “Askoz Europa gehiago eta askoz abertzaletasun gutxiago behar dugulako, lankidetza gehiago eta norgehiagoka gutxiago. Euskadik Espainia eta Europa sozialen beharra du”, esan du.

Buruzagi sozialista penaturik azaldu da zenbaitentzat krisitik irteteko modua “abertzaletasunera, lokalismora itzultzea” izateagatik, eta esan du ezin dela aurrez aurre jarri "zure komunitatearen guztien onerakoa europar herritarren guztien onerakoarekin, bakarrik ezin dugulako honetatik irten, ez Euskadik, ez Espainiak, ez Frantziak nola Alemaniak”. Europara begiratzeko beharra azpimarratu du behin baino gehiagotan. “Ikusi egin behar dugu nola lot gagozkien Europako proiektu handiei, aukera bat direlako gure enpresentzat eta gure ekonomia eta industria eraldatuko dutelako”, esan du.

Horren haritik, esan du Euskal Sozialisten proiektua “helburu horiek lortzeko ahaleginak batzean” datzala, eta “lehenik etxean” egin behar dela, “hiru lurralde baina herrialde bakarra garelako”. “Albora utzi behar ditugu errezeloak eta norgehiagokak, eta lankidetzan eta batera egin behar dugu lan aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak lehenik, eta gero Espainiako Gobernuarekin, Pedro Sánchez buru duen proiektu aurrerakoia partekatuz, eta ondoren Europakoarekin”, gaineratu du. “Proiektu horiekin guztiekin lerratu nahi dugu, hori da euskaldunei eskaintzen dieguna konponbideak eskaintze aldera”, esanez amaitu du.

Arancha González Layak hizpide izan ditu “pandemiak utzitako irakasgaiak: ekodependentzia, gure osasuna planetaren osasunari lotutako dagoela ari garelako ikasten; eta elkarren mendekotasuna, orain badakigulako gure bizitzak eta gainerakoen bizitzak elkar lotuta daudela”. “XXI. mendean kontua ez datza independentzien atzetik ibiltzea, gure interdependentzia ondo kudeatzean baizik, guztiekin hitz eta lan eginez”, adierazi du.

José Antonio Santanok pandemiatik eratorritako krisiaren gaineko kudeaketaren eta PPk aurreko atzeraldian egin zuenekoaren arteko aldeak nabarmendu ditu. “Horrexetan datza aldea ezkerraren eta eskuinaren artean, begira nola ari den kudeatzen Pedro Sánchez: pertsonengan pentsatuz eta pertsonen interesak aurretik jarriz”, esan du, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera, autonomoentzako laguntzak edo ABEEak adibidetzat jarrita. “Diskurtsu argi eta garbia dugu, Idoia Mendiak Eusko Jaurlaritzan egingo duena Pedro Sánchezek krisi honetan egindako kudeaketa izango da", adierazi du.