partekatu
• Elkarrizketa Euskadi Irratiako Boulevard saioan
Idoia Mendia: “Ez da eztabaida alderdikoirako garaia, birusaren aurka batuta egotekoa baizik”
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Armada “laster” arituko dela Loiuko aireportua garbitu eta desinfektatzen
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du ez dela “lurralde edo eztabaida alderdikoirako garaia”, koronabirusari aurre egiteko erakunde guztien ahaleginak batzeko baizik. Euskadi Irratiako “Boulevard” programan egin dioten elkarrizketa batean eskerrak eman dizkie osasun arloko profesionalei, supermerkatuetako langileei, kaleak garbitzen dituztenei, garraiolariei, kazetariei eta "konfinamendua eramangarriagoa izan dakigun” egun hauetan lanean ari diren gainerako profesional guztiei.
Gaur goizean elkarrizketa egin diote @idoiamendia-ri #EuskadiIrratia-ko @boulevardeitb programan, #Covid19-ren inguruko egunerokotasuna aztertzeko. Elkarrizketa hemen entzun dezakezu oso-osorik.#EsteVirusLoParamosUnidos https://t.co/BzGWm2rwXq
— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) March 20, 2020