Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Ez dugu Bildurekin gobernurik eratuko; gu ez gara egongo Espainiarekin hausteko proiektuak, ezkutuan bada ere, planteatzen dituen gobernuetan”

• PSE-EEren lehendakarigaiak EAJri galdetu dio ea hark ere hitz eman ahal duen ez duela itunik egingo ezker abertzalearekin, eta esan du Euskal Sozialisten botoak "Euskadiren berreraikuntzarako eta akordioetarako" balioko dutela, "sekula ez konfrontaziorako"

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak era irmoan egingo dio gaur uko ezker abertzalearekin gobernatzeko aukerari orori. “Nik ez dut gobernurik eratuko EH Bildurekin; gu ez gara egongo Espainiarekin hausteko proiektuak, ezkutuan bada ere, planteatzen dituen gobernu batean”, azpimarratu du, eta EAJri galdetu dio ea hura ere Bildurekin itunik ez egiteko hitz emateko moduan al dagoen. “Gauza bera esan al dezake Eusko Alderdi Jeltzaleak?”, galdetu du.

 

Nik ez dut gobernurik eratuko @EHBildu-rekin.

Lehendakari izan nahi dut

Eta Euskal Sozialistak ez gara egongo Espainiarekin hausteko proiektuak, ezkutuan bada ere, planteatzen dituzten gobernu batean.

Gauza bera esan al dezake @eaj alderdiak?#12J #U12 #IdoiaLehendakari pic.twitter.com/4kpYqYua1E

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 3, 2020

Idoia Mendiak Bilboko ekitaldi batean hartu du parte Omar Anguita Espainiako Gazte Sozialistak erakundeko idazkari nagusiarekin eta Víctor Trimiño Euskadiko Gazte Sozialistak-en hurrengo arduradunarekin batera, eta hauteskundeetara “Lehendakari izateko aurkezten dela” eta "Euskadiko gehiengo aurrerakoiaren botoekin Lehendakari izan nahi duela" esan du.

Euskal Sozialistak “gobernatzen dakien ezkerra” dela azpimarratu ondoren, ziurtatu du jasotzen dituzten botoak “Euskadiren berreraikuntza sozialerako eta guztiekin akordioak bilatzeko” izango direla; “boto bakar bat ere ez da konfrontazio estrategietarako izango”, erantsi du. “Guztiok tokia izango dugun Euskadi baterako izango dira, guztiok osasuna, zaintza, soldata duin bat eta berdintasuna bermaturik izango dugunerako”, azaldu du.

Gazteek osatutako entzuleria baten aurrean, hurrengo legegintzaldian Gazteriaren Euskal Lege bat proposatu eta onartzeko Euskal Sozialistak alderdiak duen asmoa aurreratu du Mendiak. Lege horrek alde batera utziko du "paternalismoa", duela urte batzuk proposatu zuten baina gainerako alderdiek "boikotatu" zutenaren ildotik, eta “benetako emantzipazioa bermatzeaz arituko da, etxebizitzarako eta lan duin baterako aukerarekin". Gaztelagun programa gogoratu du horren harira, legegintzaldi honetan martxan jarri dena etxebizitza eskuragarri izatea errazteko, eta hori “indartzeko” konpromisoa adierazi du. “Eta Gazteen Enplegurako Plan bat eta Star-up enpresen azeleragailu bat sustatuko ditugu, gure gazteen talentu guztia inbertsioez eta azpiegiturez lagundurik egon dadin administrazio publikoen aldetik”, iragarri du.

Víctor Trimiñok ere Iñaki Arriola sailburu sozialistaren sailak bultzatutako Gaztelagun programa izan du hizpide. Gogoratu duenez, “50 milioi euroko aurrekontua duen programa da, alokairurako laguntzekin eta etxebizitza publiko berrietan %40 gazteentzako izatea aurreikusten duena”. Gazte Sozialistak erakundean landutako ekimenak jasotzen dituen dokumentu bat eman dio Idoia Mendiari, hark hurrengo legegintzaldian, “Lehendakari denean”, martxan jar ditzan.

Omar Anguitak, azkenik, poza adierazi du Idoia Mendia bezalako pertsona batzuen ondoan militatzeagatik. Esan duenez, “Idoiaren eta Euskal Sozialista guztien adibidea” izan zitzaion akuilu alderdian sartzeko.