partekatu
11:30
SILKEN CIUDAD DE VITORIA HOTELA
Idoia Mendiak "La Euskadi ciudadana. Los Socialistas en el Gobierno Vasco 1936-2012" liburuaren aurkezpenean parte hartzen du
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, parte hartzen du asteazken honetan, urriaren 2an, 11.30etan, La euskadi ciudadana. Los socialistas en el Gobierno Vasco (1936-2012) liburuaren aurkezpenan. Ekitaldia Silken Ciudad de Vitoria hotelean izango da Ramón Rubial Fundazioak antolatuta, hark bultzatu baitu argitalpena. Idoia Mendiaren jardunak sarrera emango dio liburuaren egileen azalpenei, hots, Antonio Rivera historialariari eta Rafael Leonisio Zientzia Politikoetako ikerlariari. Aipatu aldian Euskadiko Gobernuan Euskal Sozialistek utzi zuten arrastoa aztertzen dute obra horretan bi egileek, lehen Gobernua eratu zenetik, jada Gerra Zibilean sarturik Prietoren Estatutua izenekoa onartu ondoren, Patxi López lehendakaria buru zela eratutakoraino, zeinetan Idoia Mendiak berak parte hartu baitzuen Justizia eta Herri Administrazioko sailburu eta Gobernuaren bozeramale moduan, eta Barne sailaren ardura ere hartu zuen legegintzaldiko azken txanpan.
Informazio estaldura:
ASTEAZKENA, URRIAK 2
- 11.30: Idoia Mendiaren eta La Euskadi ciudadana. Los socialistas en el Gobierno Vasco (1936-2012) liburuaren egileen jarduna.
Silken Ciudad de Vitoria hotela, Gaztelako Atea 8, Gasteiz