Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Oroimenaren Eguna

Idoia Mendia: «Nahi dugun gizartean inork ez du ahaztu behar ez zela testuingururik egon, ez eta gatazka batek ere ez zuela heriotzarik arrazoitzen»

1. argazkia
Las parlamentarias socialistas Gloria Sánchez y Natalia Rojo en el Día de la memoria | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiaren artikulua #Oroimenaren Egunari buruz

Isiluneak betetzea

Mende erdiz bizi izan ditugu isiluneak. Denbora gehiegi, biktima gehiegi, min gehiegi isilik jarraitzeko. 2018an, betiko isildu dira ETAren terroristak, tolerantziaren eta askatasunaren tokiak gabeziekin eta beldurrekin bete zituztenak. Bidegabeko mende erdi mingarria eta alferrikakoa, hutsune handia utzi zuena. Eta hutsune hori keinuekin ez ezik, hainbeste urtez esan gabeko hitzekin bete behar da.

Hala, duela bi legealdi, Gobernu sozialistan sortu genuen Oroimenaren Eguna. Erailketaren bidez isilarazi zituztenak oroitzeko hitzak faltan egon ez zitezen, mehatxuaren bidez isilarazi zituztenak eta sufritzen ari zirenean laguntzarik jaso ez zutenak oroimenera ekartzeko. Azaroaren 10a hautatu genuen, egutegiaren arabera, egun horretan ez dago biktimarik erregistratuta; eta gaur ez dugu ahazten batzuek hitzari uko egin eta pistolekin eta bonbekin ordeztu zituztela. Ez dugu ahazten batzuek tiro egitea erabaki zutela, eta beste batzuek txalotu, onartu eta isildu zirela. Eta hainbat erailketa, bahiketa egon ziren, eta jende ugari erbesteratu zen, beste batzuek, ordea, eutsi egin zioten.

Guk nahi dugun gizartean inork, hemen bizi garenok eta kanpotik datozenak, ez du ahaztu behar ez zela testuingururik eta gatazkarik egon, erailketarik, mehatxurik, erbesteratzerik, txalorik eta giza eskubideen urraketan aurrean isiltzerik arrazoitzen zuenik. Iraganak utzitako hutsuneak oroitzapenak gordetzen dituen hormarekin bete behar dira, horiek gorde besterik ezin baitugu egin. Eta, berriro errepika ez dadin, gogoan gorde behar dugun historia hori justifikatzeko arrazoirik egon ez zela argi eta garbi, ozenki, dioten hitzekin bete behar ditugu hutsuneak.

Idoia Mendia, Euskal Sozialisten idazkari nagusia.