partekatu
Idoia Mendiak, Emakume Alargunen Elkarteen Federazioarekin batera, pentsio duinak eskatu ditu kolektibo horrentzat
PSE-EEren idazkari nagusia CONFAVen presidentearekin bildu da gaur, Maite Bilbaorekin
PSE-EEren idazkari nagusia, Idoia Mendia Espainiako Emakume Alargunen Elkarteen Federazioaren (CONFAV) presidentearekin, Maite Bilbaorekin, bildu da gaur, kolektibo horren egoera aztertzeko eta PPren gobernuari pentsio duinak eskatzeko.
Bileran PSE-EEren Politika Ekonomikoko idazkaria, Sonia Pérez, izan da ere bai. Alde biak oso kritikoak izan dira Rajoyren gobernuak 2013an egindako erreformarekin; izan ere, haren ondorioz, alde batera utzi dituzte pentsiorik txikienak kobratzen dituzten alargunak.
Gutxieneko pentsioen muga (gaur egun 639,4 euro) igotzeko eta, gutxienez, soldata profesional minimoaren berdina izateko eskatzeaz gain, Mendia eta Bilbao ados agertu dira Toledoko Ituna berreskuratzeko beharraren inguruan, pentsioen sistema publikoaren orainaldia eta etorkizuna bermatzeko.