Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Gu gara bermea inork ez dezan jolastu euskaldunen etorkizunarekin eta egonkortasuna inork ez dezan mehatxatu haustura eta konfrontazioarekin”

• PSE-EEko lehendakarigaiak, Pedro Sánchez Gobernuko presidentearekin batera burututako ekitaldi batean, dei egin die herritarrei hautsontzietara joan daitezen, “oportunistei eta eskuin muturrari atea ixteko eta elkarrizketa eta lankidetzari zabaltzeko”
• “Haren hilobia orbandu nahi izan dute ezin delako orbandu ez bere memoria ez bere ondarea: Euskadi plurala, erail zutenek ere lekua izango dutena”, esan du Fernando Buesaren panteoiari egindako erasoaren gainean

1. argazkia
Idoia Mendia, junto al Presidente, Pedro Sánchez, y Cristina González. | Foto:Socialistas Vascos

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak, Euskal Sozialistak aurkeztu ditu gaur “berme hoberen” gisa “inork ez dezan jolastu herritarren etorkizunarekin, egonkortasunarekin, inork ez dezan mehatxatu haustura eta konfrontazioekin. “Igande honetan, euskaldunek aukera dute ezezko biribila emateko ziurgabetasun gehiagori, eta baiezkoa ibilbide luzeko proiektu aurrerakoi bati; eta modu bakarra dago hori egiteko: botoa Euskadiko Alderdi Sozialistari emanez”, esan du.

Igande honetan, euskaldunek aukera dute EZ esateko ziurgabetasunari eta BAI esateko itxaropenari eta aurrerabideari.⁰⁰

Aukera dute ezkerreko politikak gobernu guztietan, udaletakoetatik hasi eta Espainiakoraino, jartzeko.#VotaIdoia #VotaPSE#12J #U12 pic.twitter.com/oXWGwXyoET

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 9, 2020

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Gasteizen Pedro Sánchez Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiarekin batera; ekitaldian Cristina González Arabako Sozialisten buru denak ere hartu du parte. Eman duen hitzaldian, Idoiak gaitzetsi egin du Fernando Buesaren gorpuzkiak gordetzen dituen hilobiari egindako erasoa, ezezagun batzuk margo gorria bota baitiote. “Haren hilobia orbandu nahi izan dute, ezin delako orbandu bere memoria eta bere ondarea: Euskadi plurala, are erail zutenak eta orduan isilik egon eta oraindik ere isilik jarraitzen dutenak kabituko direna”, zehaztu du.

Buruzagi sozialistak euskal herritarrei gogorarazi die igande honetan aukera dutela "ezkerreko politikak gobernu guztietan egon daitezen, udaletakoetatik hasi eta Espainiakoraino, eta Eusko Jaurlaritza Pedro Sánchezen Gobernuarekin lerraturik jartzeko”. “Erlojuak orduan jarri beharra dugu oportunistei eta eskuin muturrari atea ixteko eta elkarrizketari, lankidetzari eta kontsentsuei irekitzeko. Boto sozialista ezker fidagarriaren botoa da”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak botoa eskatu die “aurrerakoi sentitzen diren” euskaldunei, “gobernuetatik egonkortasuna, konfiantza, seriotasuna eta zorroztasuna eskaintzen jarraitu ahal izateko”. “Botoa eskatzen diegu aurrerakoi sentitzen diren euskaldun guztiei, abentura nazionalistarik ez baizik eta euren kezketan zentraturik egongo den Gobernu bat nahi dutenei, gazteak kontuan hartzen dituen eta jende nagusia zaintzen duen Gobernu bat, gainerako alderdiei entzuten dakiena eta beldurrik gabe hitzartzen duena; Espainiako Gobernuaren aliatu izango den Gobernu bat, elkarturik baino ez dugulako irtengo honetatik", esan du.

Cristina Gonzálezek ere gaitzetsi egin du Buesaren hilobiari egindako erasoa, eta azpimarratu du datorren igandean herritar aurrerakoiek aukera dutela "eskuin harrapakariak eta eskubide sozialen aurkakoak albora uzteko" bere botoarekin Alderdi Sozialistari emanez babesa, zeinak Euskadi “herrialde irekiagoa, errealistagoa eta harremanduagoa” izan dadin lan egingo baitu. “Eta hori ez dute nazionalismoek bermatzen, independentismoak proposatzen dituen identitate itxi eta baztertzaileak beti aurkako norabidean doazelako euskaldunena bezalako hiritargo plural eta ireki batek behar duenerako. Etxezuloko lurralde eta alderdiak txiki geratzen dira erronka unibertsalei aurre egin behar diren herritarrentzat", azaldu du.