partekatu
• Moreda
Idoia Mendia: "Euskadi Kataluniako amildegira eraman nahi dutenek gobernatzeko aukera kendu nahi digute"
PSE-EEren idazkari nagusiak aurrekontuak onartzearekin lotuta ohartarazi du sozialistok "ez dugula betorik ez eta bazterketarik onartuko", eta Ahal Duguri zein EH Bilduri eskatu die "erabaki politikoetatik alde batera geratu ez daitezen, eskua luzatu baitiegu; baina ez dugu onartuko inor baztertzea"
Euskal Sozialiston idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, eta Arabako PSE-EEren idazkari nagusi nahiz Enplegua, Merkataritza eta Turismoko foru-diputatuak, Cristina Gonzálezek, Moreda Araba bisitatuko dute gaur, azaroak 6 (astelehena), 12:00etatik aurrera. Topaketan Miriam Garrido alkatea ere izango da, eta ordezkaritza sozialistak aurreikusi duenez, Arabako Errioxako herriak izan dituen hirigintza-hobekuntzak ezagutuko dituzte. Horrez gain, erretirodunen zentroa eta balio anitzeko udal-lokalak hartzen dituzten eskola zaharretako instalazioak bisitatuko dituzte.
Estaldura informatiboa:
AZAROAK 6, ASTELEHENA
- 12:00: Idoia Mendiak komunikabideei erantzungo die Moreda Arabako bisita hasi baino lehen.
Udaletxearen aurrean. La Cruz kalea. Moreda Araba.